‘Brossa poesia’ erakusketa Artiumen
29/05/2018 - 23/09/2018

Asteartetik ostiralera: 11.00-14.00, 17.00-20.00
Larunbatak eta igandeak: 11.00-20.00 (etengabe)

Gasteiz
Araba
ETIQUETAS: Artium
Artiumbrossa
RESEÑA

Gasteizko Artium museoko Iparra aretoak Joan Brossa (Bartzelona, 1919-1998) diziplina anitzeko artistari buruzko ‘Brossa poesia’ erakusketa monografikoa hartuko du maiatzaren 29tik irailaren 23ra arte.

Erakusketa maiatzaren 29an irekiko da, 18:30ean, eta jarraian bisitaldi gidatua egongo da Artiumeko adiskideentzat erakusketaren komisarioak diren Teresa Grandas eta Pedro G. Romerorekin. 19:00etan komisarioen hitzaldia egongo da eta ordubete geroago erakusketaren inaugurazioa egingo da. 20:00etatik 22:00etara Brossaren obraren garapenari buruzko performancea egingo dute Idoia Zabaleta, Txubio Fernández de Jauregi eta Pako Revueltasek. Performancea maiatzaren 30 eta 31n eta ekainaren 2an eta 3an ere eskainiko dute.

Bartzelonako Museu d’Art Contemporanik (MACBA) eta Artiumek,Fundació Joan Brossarekin elkarlanean antolatutako ‘Brossa poesia’ erakusketak osorik berrikusten du Joan Brossaren obra, lehen liburuetatik hasita, egin dituen azken ikerketa plastikoak arte, antzerkitik, zinematik eta ekintzako arteetatik igaroz.

Bildumak 600 obra baino gehiago eta dokumentazio zabala erakusten du, lehen liburuetatik hasita, egin dituen azken ikerketa plastikoak arte, antzerkitik, zinematik eta ekintzako arteetatik igaroz. Joan Brossaren poesiak ekintzak, irudiak eta objektuak bateratzen ditu, eta, hala, ahozkotasuna eta performancea museoetako konbentzioekin lotzea da erakusketa honen erronketako bat.

Joan Brossa poeta izan zen, hitzaren zentzurik zabalenean, eta oso obra zabala sortu zuen, hainbat hizkuntzatako esperimentazioak barnean hartzen dituena. Berrogeietan bere erreferente literarioetako bat izan zen J. V. Foix poeta ezagutu zuen, baita Arnau Puig filosofoa eta Modest Cuixart, Joan Ponç, Antoni Tàpies eta Joan-Josep Tharrats artistak ere. Haiekin fundatu zuen Dau al Set abangoardiako aldizkaria (1948), non Brossak testu surrealistak idatziz parte hartu baitzuen; testu haiek irudi oniriko eta hipnagogikoen idazkeran zetzaten –esna egotearen eta lo egotearen arteko igarotzean sortuak dira azken horiek–; automatismo psikikoaren gertukoak dira. Huraxe izan zen obra literario zabal baten abiapuntua, zeinean hizkuntza esperimentazio-bide gisa erabiltzen baitzen, eta hark eraman zuen egilea poesia bisualera, dramaturgiara, eskulturara eta performancera.

Brossaren poesiaren elementuak, besteak beste ironia, asoziazioa, deskontestualizazioa eta hitzaren eta objektuaren arteko bereizkuntzaren ukoa, objektuen prestaketan gauzatu ziren. Bere ibilbide poetikoan pilatuz joan ziren kezkak islatzen ditu haren lanak: eguneroko magiaren bilaketa, salaketa soziala eta transgresioa. Bizitzaren azkenaldian, Brossak aitorpen zabala eskuratu zuen: hainbat hizkuntzatara itzuli zen haren obra idatzia, ekoizpen artistikoaren erakusketak egin ziren eta sari garrantzitsuak eman zitzaizkion. Hala, haren guztiaren ondorioz, abangoardia katalanaren irudi nagusietako bat bihurtu zen.

Erakusketaren inguruan hainbat ekitaldi egingo dira, Hitz egin dezagun Brossari buruz zikloa tarteko. Teresa Grandas (ekainak 13), Roger Bernat (ekainak 22), Iñaki Gracenea (irailak 4) eta Manu López Gaseni (irailak 13) izango dira ziklo horretan hizlariak.

FECHA Y HORA

Asteartetik ostiralera: 11.00-14.00, 17.00-20.00
Larunbatak eta igandeak: 11.00-20.00 (etengabe)

UBICACIÓN
Frantzia kalea, 24
Artium Museoa
Gasteiz
Araba
ENLACES