‘Dantza Plazetan’ zikloa
27/01/2018 - 31/12/2018
Bilbo
Bizkaia
Dantza
RESEÑA

Urtarrilaren 27tik abenduaren 31ra bitarte Bilboko ‘Dantza Plazetan’ zikloa egingo da. Jaialdiaren helburua euskal folklore herrikoia bultzatzea da, erromeria herrikoiak, dantza emanaldiak eta kalejirak eskainiz bertako plazetan eta kaleetan.

Horrela, 2018. urtean zehar ondoko taldeak ibiliko dira Bilboko Deustuko, Ibaiondoko, Begoñako eta Basurtu-Zorrotzako Barrutietan: Salbatzaile Dantza Taldea, Bihotz Alai Folklore Dantza Taldea, Gaztedi Dantzari Taldea, Ibai-Arte, Ondalan Erraldoien Konpartsa, Mikeldi, Goiko Alde, Beti Jai Alai, Deustuko Folklore Taldea eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarra.

UBICACIÓN
Hiriko plaza eta kaleak
Bilbo
Bizkaia
ENLACES