Donejakue Bidea ezagutzeko bisitak
17/11/2019 - 30/11/2019
Zenbait herrialde
Santiago
RESEÑA

Donejakue Bidea ezagutzeko bisita gidatuak egingo dira azaroaren 16an ospatuko den Munduko Ondarearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Azaroaren 17an, 23an eta 30ean izango dira bisitak.

Oraingoan, Donejakue Bideak duen kultur ondare aberatsa ezagutarazteko asmoz, hiru ibilbide aukeratu dira: Deba eta Sasiolako Komentuaren arteko trazadura, Gipuzkoan; Barroeta dorrearen eta Markina-Xemeingo hirigunearen artekoa, Bizkaian; eta Gatzaga Buradonen hiribildu harresitua, Araban. Azken kasuan, jardunaldia osatuko da Bastidako hirigunea eta upategi bat bisitatuz.

Horrela, lehen hitzordua 17an izango da, Gipuzkoan. Autobus bat abiatuko da Donostiatik Debarako norabidean. Herri horretako hirigunea ezagutu ondoren, bertaratzen direnek ibilaldi gidatua egingo dute Sasiolako komentu-ospitaleraino, Donejakue Bidearen zati ezezagun horrek ezkutatzen dituen altxorrak ezagutzeko asmoz. Tenplura bisita egin ondoren, autobusak taldea jasoko du eta, Donostiara itzuli aurretik, Mutrikuko Astigarribia auzoan geldialdia egingo du, Deba ibaiaren beste ertzean, hain zuzen ere.

Bizkaiko txangoa egiteko, azaroaren 23an, autobus bat abiatuko da Bilbotik Barroeta dorrerako norabidean (Markina-Xemein). Dorretxea ezagutu ondoren, Arretxinagako San Migel ermita eta Xemeingo Santa Maria eliza monumentala bisitatzeko paseoari ekingo dio taldeak, Markinako Erdi Aroko hirigunera iritsi aurretik. Autobusa bazkaltzeko orduan itzuliko da Bilbora.

Azken bisitari dagokionez, Arabako Errioxa aukeratu da. Kasu honetan, Gasteiztik Gatzaga Buradonera abiatuko da autobusa, 30ean. Hiribildu harresitua ezagutu ondoren, autobusak taldea Bastidara hurbilduko du eta bertako hirigunea eta upeltegi tradizional bat bisitatzeko aukera izango du Gasteizera itzuli aurretik.

Plazak mugatuak dira; beraz, erreserbak izena emateko ordenaren arabera egingo dira 695 785 715 telefono zenbakian edo info@donejakuebideaeuskadi.eus helbide elektronikoan.   

UBICACIÓN
Donejakue Bidea
Zenbait herrialde