Donostia Festibalak kaleko giro eta musika batuko ditu hamargarren urteurrenean

Fecha

24.09.21 - 24.09.21

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

kase O

Azken orduko aldaketa medio, festibala Donostiako Belodromoan ospatuko da. Egitaraua berdin mantentzen da.

Hamargarren edizioa izango da aurtengoa. Iaz jaialdia burutu ezinik egon ostean, irailaren 24 arratsaldean hasita, musika urbanoen jaialdi berezia izango da Zubietako hipodromoan landuko dena. Erreferentziazko talde asko, eta giro ona ziurtatuta dago kale musikaren jaialdi arrakastatsu honetan. Bere burua jaialdi iraunkor bezala definitu du Donostia festibalak, eta egungo baloreetara egokitzeko ahalegina egin dute antolatzaileek. Kase.O, Lágrimas de Sangre, Los Chikos del Maíz, Jazz Magnetism, Simona, Aigory eta J. Largo arituko dira aurtengo kartelean.

Los Chikos del Maíz

Rap politikoa egiteagatik dira ezagunak Nega eta Toni. Valentzian sortutako rap talde ezaguna da LCDM taldea. Nega abeslariak, kantatzeaz gain, idatzi ere ondo egiten du, eta Euskal Herriko gatazkari lotutako iritzi sendoak eman izan ditu aspaldian. 2005. urtean ‘Miedo y asco en Valencia’ maketa plazaratu zutenetik, bereganatu zuten Valentzia inguruko hip hop zaleen begirunea; bigarren maketarekin beriz, Maradonari eskainitako ‘A D10s le pido’ izenekoa Estatu mailan ezagunagoak egiten hasi ziren. Hiruzpalau lan luze plazaratu dituzte geroztik, eta azken lana 2019an argitaratutako ‘Comancheria’ arrakastatsua izan zen. Beraien izaera eta aldarrikapen politikoek, Euskal Herriko borroka ugarirekin bat egitera eraman du taldea, eta jarraitzaile ugari dituzte gurean.

Lágrimas de sangre

2006an Masnou eta Bartzelona artean sortutako rap, reggae eta hip hop proposamena da Lagrimas de Sangre (LDS). Euskal Herrian, hauek ere jarraitzaile asko dituzte, rapak eta orohar hip hopak daukan arrakastaren ondorioz, eta Donostiako festibalean dena ematera etorriko dira ziurrenik.

Kase O

Kase O edo Javier Ibarra, rap abeslari eta konpositorea da. Bere hastapenak bakarka egin zituen bere auzoak errima eta erritmoak sortzen. baino Violadores del Verso taldearekin egin zen ezagun 1998 urte inguruan Zaragozako rap kolektiboak atera zuen lehen diskoa tarteko. Emanaldi honetan "Kase.O Jazz Magnetism" diskoa ekarriko du gogora, lana argitaratu zela hamar urte pasa diren honetan.

Simona

Argentinan sorturiko musikaria da Simona. Azken urte hauetan guztietan aretoak eta festibalak aztoratu ditu bere musika egiteko eragatik. Musika urbanoa deritzan doinuetan kokatu izan dute, eta loung giroetan saiatua da. Bere estudioko azken emaitza 'Yuukii Music' izeneko EP disko digitala da

Aigory

Donostiako Altza auzoan eman zituen rapean lehen pausoak Aigory abeslariak. Errima eta erritmoetan murgildu zen lehenik SNKT taldearekin, eta bakarkako bideari ekin zion segidan. 2020an, azkenik, 'Non finito' egitasmoa sortu zen Aitor Aranguren filmmaker-arekin elkarlanean.

J. Largo
J. Largo izenaren atzean Jon Usabiaga ezkutatzen da, Donostiar abeslari eta sortzaile gaztea. Musikalki Hip-Hop doinuak eta estatubatuetako Trap soinuetan barneratzen da J. Largo. Zuzeneko emanaldietan Chef Drez (Diego Fontoba) bere musika-ekoizlea eta managerra eta Frank Juncho (Gaizka Amilibia) LAP MOBB-eko Beatmaker nagusia izaten ditu agertokian lagun.

Ubicación

Belodromoa
Belodromoa
Donostia. Gipuzkoa

Enlaces