‘Emakumeen ahalduntzea: berdintasunerako gakoak’
26/04/2016

09:30 eta 18:00.

Donostia
Gipuzkoa
ETIQUETAS: Kursaal
Emakunde
RESEÑA

‘Emakumeen ahalduntzea: berdintasunerako gakoak’ izeneko lan jardunaldia ospatuko da apirilaren 26an Donostiako Kursaalean, Emakundeek antolatuta. Bertan bilduko dira Emakumeen elkarte ezberdinetako ordezkariak.

Bi hitzaldi daude antolatuta, eta biek gai nagusi bera dute: emakumeen ahalduntzea. Honen ondoren, laneko bazkari bat antolatu dute elkarteentzako, beraien arteko harremanak errazteko. Lehen hizlaria Marcela Lagarde antropologoa izango da, eta bigarrena Sara Ibarrola.

Mahainguru bat ere egingo da emakumeen ahalduntzeari buruzko esperientzia ezberdinak jasotzeko. Yolanda Barona (Bagabiltza Fundazioa), Rosa Aramendi (Emakume Baserritarren Hitzez), Manoli Cubero (Andrak), Juana Aranguren (Plazandreok eta Donostiako Emakumeen Etxea) eta June Gonzalez (Garaipen eta Donostiako Emakumeen Etxea) izango dira parte hartzaileak.

Bestalde, arratsaldean, 18:00etan, Emakunde Saria emateko ekitaldia egingo da.

FECHA Y HORA

09:30 eta 18:00.

UBICACIÓN
Zurriola Hiribidea, 1
Kursaal
Donostia
Gipuzkoa
ENLACES