Euskal Herria kantuz Eguna
03/09/2016
Donostia
Gipuzkoa
Kantuz
RESEÑA

Irailaren 3an, Euskal Herria Kantuz Eguna ospatuko da Donostian. Ekimenak kantuz kaleak alaitzea, jai-giroa bultzatzea, beti ere herritarren parte-hartze librea eta irekia bultzatuz eta euskal kantagintza ondare gisa hedatzea du helburu.

Orain dela 19 urte Oihana eta Hiriondo Ikastolen alde antolatu zuten lehen kale kantu-saioa Baionan. 2003 urtean, berriz, Egunkariaren itxiera salatzeko eman zen lehen kantujira Donostian. Hortik aurrera Euskal Herriko herri, hiriburu eta hamaika txokotan sortu dira kalez kale kantuan ibiliko diren taldeak.

Donostian, egun osoko egitaraua izango da baina ekitaldi berezia 18:00etan izango da, Trinitate plazan. Ekitaldi berezi eta artistiko honen bitartez orain 50 urte ‘Euskal kantagintza berria’ mugimenduan parte hartu zuten kantariak, idazleak, musikariak eta sortzaileak omendu nahi dira.

Egitaraua:

11:00etan, Alberdi Eder pasealekuan, herri ezberdinetatik iritsitako kantuzaleei ongi etorria.

11:30ean, kalez kaleko kantujira.

14:30ean, herri bazkaria. Bazkalosteko kantu eta dantzak.

18:00etan, Trinitate plazan, ‘Zuei, 50 urtez euskal kultura garatzen, sortzen’.

19:00etan, dantza eta erromeria Konstituzio plazan.

UBICACIÓN
Donostia
Gipuzkoa