‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloa
19/02/2020 - 11/03/2020

18:30.

Zumaia
Gipuzkoa
Euskara_bestela_ez_gara
RESEÑA

Zumaiako Alondegiak ‘Euskara, bestela ez gara’ hitzaldi zikloaren bederatzigarren edizioa hartuko du otsailaren 19tik martxoaren 11ra bitartean. Jarduera guztiak Alondegiko Oxford aretoan egingo dira arratsaldeko 18:30ean egingo dira.

Lehen hitzaldia 19an egingo da Maddi Sarasuaren eskutik, ‘Euskara klase perspektibatik’ titulupean. Bertan, bertsolari gazteak euskarak eta klase borrokak duten erlazioa erakutsiko du, lotura gehiena duena klase ertaina dela azalduz.

Otsailaren 26an Joseba Zulaika filosofo eta antropologoaren txanda izango da, ‘Ingelesez? Gazteleraz? Euskaraz? Ikasle edo idazle baten aukerak eta dilemak’ hitzaldiarekin. Mundu globalizatu honek informazioan, hizkuntzan eta kulturan duen eragina ikusiko da, eta ikasle (edo idazle) batek hizkuntza bat aukeratzeko orduan sortutako zalantzak.

Martxoaren 4ean ‘Euskara Zumaian 1766-1966: historia pixka bat, istorio batzuk’ hitzaldiaz gozatzeko aukera izango da, Imanol Azkueren eskutik. Zumaiar gazteak berrehun urteko tartean euskarak herrian izan dituen aldaketa eta egoera ezberdinak aztertu ditu, eta audientziari azalduko dizkio, datozen erronkez gain.

Azkenik, martxoaren 11n, Jone Miren Hernandez eta Josu Ozaitia gizarte antropologo eta ikertzaileek ‘Zumaiako gazteak euskararen eszenatokian, Irudiak, diskurtsoak eta bizipenak’ hitzaldia eskainiko dute. Zumaiako gazteak, kokatzen diren kultura zabal eta konplexua kontuan izanda, euskararekin duten erlazioa aztertuko da. 

FECHA Y HORA

18:30.

UBICACIÓN
Erribera Kalea, 19, 21
Alondegia
Zumaia
Gipuzkoa