Euskarazko Wikipedia hornitzeko auzolanerako deia
01/04/2018 - 31/12/2018
Wikipedia-logoa
RESEÑA

Euskarazko Wikipedia garatzen eta handitzen jarraitzeko asmoz –jada 300.000 artikulura bidean da eta–, lehiaketa desberdinak antolatu ohi dira hilabetez hilabetez gai zehatz baten inguruko artikuluak sustatzeko.

Hauek dira proposatuko dituzten gaiak: elikadura eta elikagaiak apirilean, langileen historia maiatzean, giza sexualitatea ekainean, munduko hiriak uztailean eta abuztuan, nazioartean garatzen ari den WikiLovesMonuments lehiaketarekin bat egingo du euskarazkoak irailean, urrian astronomia izango da ardatza, giza anatomia azaroan eta dinosaurioak abenduan.

Artikuluei dagokionez zerrenda luzea jarri dute euskarazko artikuluak sortu edo badirenak osatzeko.