Ezpalak, Bergaran ’Kolpatu Topatu’ eta dantzatu

Fecha

08.05.21 - 08.05.21

Lugar

Gipuzkoa - Bergara

ezpalak

Zestoako harrobiak rock talde asko eman ditu azken hamarkadatan. Kanpoan ibili dira asko, gure mugetatik kanpo arrakasta eskuratu dute, eta sortzen ari diren talde berriei ere esperientzia darie, nazioartekoa eta bertan egindako kilometroak gehituz. Nahiko talde berria da Ezpalak ere, baina dagoeneko bi disko plazaratu ditu oso denbora gutxian. ‘Kolpatu topatu’ diskoa Oso polita disketxearekin atera du talde zestoarrak, eta orain lan hori aurkezten ari dira buru belarri.

2019an sortu zen Ezpalak, beste hainbat taldetan (Voltaia, Los Moths edo Grises) aritutako musikariekin: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria) musikariek osatzen dute taldea egun.

90. hamarkadako rock alternatiboko taldeekiko pasioak eraman ditu lau lagunok elkartzera. Fuzz soinuak eta riff indartsuak ahots melodikoekin nahasten dira. Sortu eta lau bat hilabetera lehen diskoa plazaratu zuten, Eñaut Gaztañaga taldekidearen estudioan grabatutako kantuak bilduta. Ez dute denbora asko behar izan disketxe baten gerizpean bigarren lan luzea plazaratzeko. ‘Kolpatu Topatu’ hau da hain zuzen ere Bergarako Seminarixoan larunbat honetan entzun ahal izango den diskoa.

Ubicación

Bergarako Seminarixoa
San Martin Agirre Plaza, 4,
Bergara. Gipuzkoa

Enlaces