‘Garun bat, bizitza bat’ zikloa
19/02/2020 - 01/04/2020
Zumarraga
Gipuzkoa
Cerebro
RESEÑA

Gurutz Linazasoro neurologoak garunak bizitzan zehar izaten dituen aldaketei buruzko azalpenak emango ditu ‘Garun bat, bizitza bat’ hitzaldi zikloan, pertsonaren garapenaren fase ezberdinetan garunak duen garrantziaren inguruak informatzeko eta hezteko.

Linazasoro Gipuzkoako udalerri ezberdinetan izango da datozen hiletan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garunaren Etxeak sustaturiko ekimenean, eta 1.000 pertsona baino gehiagotara iristea aurreikusi dute.

Hitzaldi sorta otsailaren 19an hasiko da, Zumarragan, eta ondoren, Arrasate (martxoak 11), Irun (martxoak 25) eta Andoaindik (apirilak 1) pasako da, maiatzaren 6an Donostian amaitzeko. Ekimena babestu eta bultzatzen duten eragileek konferentzia hartuko duten herrietako udalen elkarlana eskertu dute.

Linazasorok aurkezpenean azaldu duenez, hitzaldi zikloak honako galdera hauei erantzuten saiatuko da: «zerk desberdintzen ditu gizakien eta animalien garunak?»; «zergatik egiten dute jolasean umeek?»; «zergatik ez ditugu gure bitzako lehenengo urteak gogoratzen?»; «zergatik da nerabezaroa hain gatazkatsua?»; «zergatik da nerabeen garuna hain zaurgarria?»; «umeak izatek zoriontsu egiten al gaitu?»; «40 urteen krisirik ba al dago?».

Halaber, «nola eboluzionatzen dute moraltasunak eta erabakiak hartzeko prozesuak?»; «ba al dago garunaren zahartzeari aurre hartzerik?»; «zergatik dago gero eta pertsona gehiago ehun urtetik gora bizitzen dena?»; «ze erronka planteatzen dizkio errealitate honek gizarteari?»; «murriztu al daiteke Alzheimerra jasateko arriskua?» moduko galderak ere erantzuten saiatuko da. Gainera, hitzaldian zehar sor daitezken gainerako gaiak ere eztabaidatuko dira.

UBICACIÓN
Zumarraga
Gipuzkoa