Gau ibilaldi mitologikoa
14/07/2018

20:00 eta 20:30.

Ataun
Gipuzkoa
Lamiak_gauez
RESEÑA

Uztailaren 14an, gau ibilaldi mitologikoa izango da Ataunen, San Gregoriotik hasi eta San Martinera erreka ondotik doan herri bidean zehar.

Garai bateko ipuin eta leienden munduan sartuko dira partehartzaileak Ataunen bihotzean eta Joxemiel Barandiaran bizi izan zen inguruan. Euskal mitologiako pertsonaia ezagunak izango dira bidelagun: Lamiak errekan ilea orrazten, Jentil erraldoiak menditik behera, Torto begi bakarra, Basajaun eta Samartin Txiki, Marimunduko eta bere sorgin guztiak, Mateo Txistu apaiz-ehiztaria, Akerbeltz, Otsoko...

Ibilaldian zehar, hainbat antzezpen egingo dira, eta bidean aurrera egin ahala, gauari ongi etorria emateko parada ere izango da. 

Mitoaldia jardunaldiari bukaera emango dio ibilaldiak.

FECHA Y HORA

20:00 eta 20:30.

UBICACIÓN
San Gregorio
Ataun
Gipuzkoa