‘Gaur (sic)’ euskal erakusketa, Londresen
12/06/2014 - 28/02/2015
Londres
Expo_gaur
RESEÑA

‘Gaur (sic)’ euskal erakusketa zortzi herrialdetan izango da ikusgai. Lehen hitzordua Londresen izango da, ekainaren 12an, Pinta London ekimenaren baitan. Etxepare Euskal Institutuak bultzatuta, eta Nekane Aranburuk egindako ikerketa lanaren ondorioz, egun Euskal Herrian bideo artearen alorrean lanean ari diren zortzi euskal artista eta taldeen lanak biltzen ditu erakusketak.

Euskal arte garaikidea ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak ‘Gaur (sic)’ jarri zuen abian 2011n. Bideo formatuko lan bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da, Nekane Aranburuk zuzendu duena. Horrela, azken hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiskaren (Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe) ‘Pilota Girls’, Colombina's taldearen (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta) ‘Hacia la luz y los vegetales’, Aitor Lajarinen ‘Postcity’, Zuhar Iruretagoienaren ‘Vexations’, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkumen ‘Working progress’, Saioa Olmoren ‘Hamaika’, Juan Aizpitarteren ‘Gen’ eta Ixone Sadabaren ‘Shipwreck With Spectator (Naufragio con Espectador)’.

Londresen bukatu ondoren, eta 2015eko otsailera arte, erakusketak bidaian jarraituko du eta ikusgai izango da Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), México DF, Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina), Santiago de Chile eta Managua (Nicaragua) hirietan.

UBICACIÓN
Londresen, Tegucigalpa, San José, México DF, Montevideo, Córdoba, Santiago de Chile eta Managua
Londres