Getxoarten parte hartzeko epea, zabalik
08/04/2019 - 05/06/2019
Getxo
Bizkaia
Getxoarte
RESEÑA

Getxoarte programak praktika eszeniko eta plastiko garaikideen eremuetan sorkuntza artistikoa indartzeko sarien deialdia egin du, ibilbide profesionalaren hasieran dauden artistei zuzenduta.

Hautatutako proiektu guztiak jendaurrean erakutsiko dira, abenduan, Romo kultur etxean. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5era arte egongo da zabalik.

Praktika artistiko garaikideari lotutako banakako zein taldeko proiektuek (pintura, eskultura, soinu artea, bideoa, instalazioak, zeramika, grabatua) eta ikerketa praktikoko prozesuek jaso ditzakete sariak. Guztira, zortzi proposamen aukeratuko dira.

Aukeratutako proiektuak Getxoarteko erakusketa programan sartuko dira. Arantza Lauzirika Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko dekanoak eta Peio Agirre komisario independente eta arte kritikariak osatuko dute epaimahaia. Behin proiektuak garatuta, hautatutako artistek beren lanak erakutsi ahal izango dituzte topaketa eta erakusketa uztartzen dituen formatu batean. Horrekin batera, aukeratutako proiektuak Getxoarte 2019 saria jasotzeko hautagai izango dira.

Programa eszenikoaren sariei dagokienez, metodologia esperimentalak edo forma mistoak esplora ditzaketen proiektu garaikide eszeniko-performatiboak izango dituzte xede.

Epaimahaia Barakaldo Antzokiko zuzendari Ana López Asensiok eta Pablo Viar eszenako zuzendariak osatuko dute. Bost proposamen hautatuko dituzte, hainbat diziplina landu ditzaketenak: dantza, musika esperimentala, performancea, antzerkia, poesia, folkloreari buruzko ikerketa praktikoa eta abar.

Erakusketa programan bezala, hautatutako proiektuak bakarkakoak zein taldekoak izan daitezke, eta abenduan jendaurrean erakutsiko dira.

UBICACIÓN
Getxo
Bizkaia
ENLACES