‘Gora motxilak!’ jaia, Xuaren hirugarren urtebetetzean

Fecha

19.01.20

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

motxilak

Xua gurasoekin etxeratzeko eskari eta aldarriak ez du etenik izan asteotan. Zenbait ekimen antolatu dira, jada kalean behar zuten Valentziako Picassenteko espetxean diren Xua eta bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga askatzeko. Eta urtarrilaren 19an Xuan hiru urte betetzean gurasoengandik bereizia izan ez dadin eskatzeko, ‘Gora motxilak!’ motxiladun haurren eskubideen aldeko ekitaldia egingo da Donostiako Atano pilotalekuan.

Ekitaldiaren aurkezpenean azaldu dutenez, «haurrek urteak betetzen dituzten eguna pozgarria, koloretsua eta alaia. Hortxe aritzen dira txikiak euren urtebetetzerako falta diren egunak ilusioz eta urduritasunez kontatzen». Xuaren hirugarren urtebetetzeak, ordea, berezitasun garrantzitsua izango du. Espainiako Espetxe Legeak aginduta, hiru urte betetzen dituen egunetik aurrera ezingo du kartzelan amarekin bizitzen jarraitu».

«Hala –jarritu dute–, Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster preso dauden Picassenteko espetxea utzi beharko du, eta Usurbilera joango da aitona-amonekin bizitzera. Horregatik, ekitaldian Xuaren omenez Zorionak kantua abesteaz gain, bere guraso Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster Xuarekin batera Usurbilera bueltatu daitezela aldarrikatuko dute.
 
'Motxilak gora' ikuskizunean parte hartzeko sarrerak internet bidez eros daitezke Sareren webgunean, 6 euroren truke. Horrez gain, egunean bertan ere jarriko dituzte salgai 8 eurotan.

Halaber, egun batzuk geroago, hilaren 28an, euskal presoen eskubideen aldeko eta Xua gurasoekin etxera ekartzea eskatzeko elkarretaratzea egingo da Donostiako Mikel Laboa plazan, Usurbilen Nahi Ditugu taldeak deituta.

 

Ubicación

Atano pilotalekua
6, Anoeta Pasalekua, 20014
Donostia. Gipuzkoa