Hartzaren Eguna eta Sorgin Gaua
15/02/2020 - 23/02/2020
Donibane Lohizune eta Ziburu
Lapurdi
Hartzaren_eguna
RESEÑA

Beste behin ere, Donibane Lohizune eta Ziburuko Inauteriak jai giroz eta kolorez beteko ditu herriko kaleak. Hiru zutabe handi ditu Inauteriak: Hartzaren Eguna, Sorgin Gaua eta Zanpantzar Eguna. Larunbat goizean, hartzaren etorrera irudikatzen da Donibanen, lurraren eta biziaren urteroko arrapiztea sinbolizatzen duena. Hartza, zirtzilak, sorginak eta hartz eramailea ibiliko dira protagonisten inguruan. 



Bestetik, Sorgin gaua Ziburuko kaleak alaituko ditu. Denetarik izango da desfilean: konpartsa, sorginez jantziriko tropa, zirtzilak, hartza, hartz eramailea eta gainontzekoak. Sorginek sorgin-dantzari ekiten diote bizpahiru tokitan eta ondoren denak fandango, arin-arin, mutxiko eta zortzikoetan aritzen dira

Eta, azkenik, Inauteri jaia bukatutzat emateko, Zanpantzar Eguna ospatuko da. Ziburutik atera eta Ziburu eta Donibaneren arteko zubia igaro ondoren, ihaute-konpartsa Donibaneko kaleetan barrena sartuko da herriko plazan bukatzeko. Plazara iritsita, epaileak Zanpantzarren kontrako kargu guztiak irakurriko ditu. Bekatu horien guztien erruduntzat jo ondoren, sutara kondenatu eta erreko dute.

 Emanaldia Ziburuko plazan amaitzen da, Begiraleak-eko dantzariek ohiko azeri-dantza egiten dutelarik.

Urtero bezala, Donibane Ziburuko Ihauteriak elkarteak aste bateko programazioa antolatu du.
Aurten Sorgin Gauaren 30. edizioa eta Ihauteri Nagusiaren 40.edizioa ospatuko dite. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Otsailak 15:
HARTZAREN EGUNA
10:30 – 17:00: Desfilea Donibane Lohizuneko merkatuan, plazan eta karriketan Begiraleak taldearekin.
15:00 – 17:30: Eroen besta eta hitzen Ihauteria.
Besta tradizionalei eta oroitzapenei buruzko idazketa tailerra Mediatekan.

Otsailak 16:
IHAUTERIKO LASTERKETA
Donibaneko Ikastolaren alde – Flots Bleus Hondartzan

 
Otsailak 17:
SORGIN TAILERRA
18:30 Sorgin txapelak egiten ikasteko tailerra
Trapu xuri bat ekar !
Donibaneko Sardina Erretegia
 
Otsailak 18:
LE BIEN MANGER CARNAVALESQUE
18:30: Ihauterietan eta neguko tradizioetan berezitua den Thierry Truffaut antropologoaren mintzaldia (frantsesez).
19:45: Zan Pantzar-en eltzekaria eta galdera erantzunak ihauterien ohiturei buruz.
Donibaneko Sardina Erretegia
 
Otsailak 19:
OZEANIDEEN BILAKETA
Ibilaldi kontatua Donibaneko karriketan eta krakada
16’-18’ Abiatzea Sardin Erretegitik - familiei idekia, urririk
Urpeko Kirolak elkarteak antolaturik (frantsesez)

Otsailak 21:
SORGIN GAUA
20’etatik goiti Ziburuko plazan
Desfilea Begiraleak taldearekin, mutxikoak eta kontzertuak karpa azpian
RAKATAPUNK , THE PE’CHEELS eta DOCTOR MEPHISTO taldeekin !
Bertan, edatekoa eta jatekoa
Eta gero denak Leo-ra MAIRU taldearekin !

Otsailak 22:
IHAUTERI NAGUSIA
Aurtengo gaia : Mitoak, kondairak eta leiendak !
16:00 Desfilearen abiatzea Ziburuko plazatik: joaldunak, ziganteak, karroak...
17:30 Zanpantzarren auzia eta Hiruburu dantza  Luis XIV plazan
ondotik,BIDEKOA taldearen kontzertua (ostatua Syndrome de Wolfram elkartearen alde)
19:00 Aperitifa Sardina Erretegian
21:00 Afaria Sardina Erretegian - 15€ // NAT ETA WATSON bikoteak alaiturik
Afaria erreserbatzeko 06.32.53.39.17, kasu toki mugatuak !
Eta gero denak Leo-ra SONS OF KENTUCKY-rekin !

Otsailak 23:
HERRIKO BOZAK
17:00 Antzerkia Iduzki Lore taldeak emanik
Harriet Baita karpan  - 10€ bertan (urririk 12 urtepekoentzat )

UBICACIÓN
Herrietako kaleak
Donibane Lohizune eta Ziburu
Lapurdi