Haxotz
13/09/2018

22:00

Bilbao
bizkaia
ETIQUETAS: Haxotz
180913-haxotz-kafe-antzokia
RESEÑA

Irailaren 13an Haxotz taldea Kafe Antzokiko agertoki gaienean ariko da zuzenean bandaren 10. urteurrena ospatuz.

Haxotz
Elkarrekin emandako lehenengo kontzertuaren hamargarren urteurrena dela eta, Haxotz talde santutxuarrak gau gogoangarri batekin ospatuko du bere urtebetetzea jaio zeneko hirian. Non, eta Kafe Antzokian, taldekideek elkarrekin kontzertuak ikusi eta dantza egin duteneko euskal musika eta kulturaren santutegian. Gauak denetarik izango du: aspaldiko kanta berreskuratuak, bertsio bereziren bat, eta gonbidatu mordoa.

Haxotz 2007. urtean jaio zen arren, 2008ra arte ez zuten elkarrekin lehenengo kontzertua eman. Gezu, Iñaki, Unai eta Markelek Txira eta Jokin ikastolakideak gehitu zituzten hezurmamitzen ari zireneko proiektuan. Ordutik pasa diren hamar urteek Euskal Herri osoko eszenatokietatik pasatzen ikusi dituzte, diskoak beste biratan. Xanpek (Pi L.T.) ekoitzi zituen Bide ertzean (2012) eta Islada (2014). Kanta hauek ezartzen dute Haxotzen errepertorioaren muina: hardkore melodikoa, Berri Txarrak eta Rise Against-en eragin argiekin.

Gezu-k taldea uztea erabaki zuen 2012an, eta taldeak boskote bezala jarraitzea erabaki zuen, Markelek baxua hartu zuela. 2015ean Letaginak EP-a Urtzi Izarekin (Enkore, Empty Files) grabatu zuten. Kanta ilun eta zatarragoekin, Durangoko Azokan eskuz eginiko kopiak agortu zituzten.

Eta 2018an, urteurrena dela eta, grabaketa monoa jantzi zuten berriz. H izango du izena EPak, eta irailean argitaratuko da. Urtzi Izaren partehartzea handituz eta honek kantak bihotz-bihotzetik ekoizten zituela, diskoak beste dimentsio bat du: aldi berean da hamar urteetan egindakoaren laburpena, eta aurrean zabaltzen zaizkien bide guztien esplorazioa. Hegan, lehenengo single-a, entzungai dago jada.

INFORMACIÓN Y VENTA DE ENTRADAS

Doako emanaldia

FECHA Y HORA

22:00

UBICACIÓN
Done Bikendi 5
kafe Antzokia
Bilbao
bizkaia
ENLACES