II. EDH-Fest jaialdia: ‘Euskal eszena gaztetxeen alde’
03/04/2020 - 04/04/2020
Etxarri Aranatz
Nafarroa
Kaleko-urdangak
RESEÑA

II. EDH-Fest (Ez Dago Hilda) jaialdia apirilaren 3 eta 4ean egingo da Etxarri Aranatzen.

Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzeko, ekimenak Errotxapeako gaztetxeari laguntzeko helburuarekin antolatu da, auziaren zain jarraitzen baitute.

Jaialdia ‘Euskal eszena gaztetxeen alde, ez zaituztegu bakarrik utziko’ kanpainiaren barruan aurkitzen da, gaztetxeek euskal musika eszenari egiten dioten ekarpen nabarmena azaleratzeko.

«Agerian eta nabarmen gelditu da oso baliabide gutxi daudela Iruñerriko eszenan kontzertuak antolatzeko, eta hori konpontzea izanen da EDH kolektiboak bere gain hartuko duen hurrengo erronka».

EDH-Fest jaialdiaren bigarren edizio honetan honako talde hauen kontzertuak ikusi ahalko dira: Kaleko Urdangak, Las Tipex, Skabidean, SMOG eta Marianitoz Blai (apirilaren 3an) eta Leizeak, Perlata, Sustrai Berriak, Bake Faltsua, Sorkari eta Odolkiak Ordainetan (4ean).

UBICACIÓN
Frontoia
Etxarri Aranatz
Nafarroa