‘Ikazkintza 2013, basoa ogi-iturri’

Fecha

23.11.13 - 14.12.13

Lugar

Gipuzkoa - Oiartzun

ikazkintza.jpg

Ikazkintzaren antzinako lanbidea ezagutzera emateko, ‘Ikazkintza 2013, basoa ogi-iturri’ ekimena antolatu da Oiartzunen azaroaren 23tik abenduaren 14ra bitartean, Arditurriko Parketxean.

Azaroaren 23an, Arditurrin txondorra piztuko da, jai giroan. Garai bateko ikazkinen lana berreskuratzea eta erakustea du helburu. 18:00etan piztuko da txondorra, bertsolarien eta tobera-joleen doinuekin lagunduta, baina aurretik (17:00) haur jolasak, musika, bideo-emanaldia, gaztain-erreak eta sagardo dastaketa egongo dira.

Txondorra piztu ondoren, hilaren 24tik abenduaren 14ra bitartean, txondorra ikustera bisitak egiteko aukera izango da. Bisiten ordutegia asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatetan 16:00etatik 18:00etara izango da. Bisita gidaturako ordua aldez aurretik hartu behar da Arditurriko Parketxean (943 49 50 69) edo Oiartzungo Turismo Bulegoan (943 49 45 21).

Abenduaren 14an, txondorra itzaliko da, orduan ere festa giroan. Handik ateratzen den ikatza Olentzeroren laguntzaileek Oiartzungo plazara igoko dute abenduaren 24an, Olentzeroren ongietorrian.

Ubicación

Arditurriko Parketxea
Arditurri bidea, 3
Oiartzun. Gipuzkoa