‘Ilustratzailearen Txokoa’: Andrea Escargotent
14/03/2019 - 09/06/2019
Donostia
Gipuzkoa
Andrea
RESEÑA

Andrea Escargoten erakusketa ikusgai egongo da martxoaren 14tik ekainaren 9ra arte Aiete kultur etxean, ‘Ilustratzailearen Txokoa’ izeneko programaren barruan.

Andrea Escargotentzat ilustrazioa da sorkuntza diziplina guztietatik kuttunena. Alor honetan autodidakta da eta pixkanaka joan da trebatzen, bere ibilbide profesionala garatzen joan den bitartean.

Ez ditu ilustratzaileek erabiltzen dituzten baliabide eta teknikak erabiltzen. Hasteko, eskuz egiten du lan. Papera, guraizeak, bisturia eta kola (ohikoa, zuria) erabiltzen ditu bere konposizioak egiteko. Paper zatiak mozten ditu eta bata bestearen gainean itsasten ditu ondoren, pertsonaia, agertoki eta elementuei erliebea eta errealismoa emanez. Hala sortu ditu detaile handiz etxeak, dendak, leihoak, maletak, sukaldeak...

UBICACIÓN
Aiete Pasealekua, 63
Aiete kultur etxea
Donostia
Gipuzkoa