Izarok Donostiako Belodromoa osorik dantzan jarriko du

Fecha

07.05.22

Lugar

Gipuzkoa - Donostia

'Limones de oro' diskoaren aurkezpena
'Limones de oro' diskoaren aurkezpena (Izaro)

Belodromo bat dantzan jarriko du Izarok. Mallabian sortutako abeslari donostiartuak. Donostiatik mundura egin duena, bere ahotsarekin, bere irribarrearekin, eta musikariak ondoan dituela. Kantu alaiak, sarkorrak, tristeak, melankolikoak…  Zer pentsatu eta zer gozatu ematen dutenak. Belodromoa guzti horren batura izango da.

Azken urteotan Euskal Herritik ozenen atera den emakume musikaria. Gure mugetatik kanpo nolabaiteko arrakasta eta kontzertu ugari lortu duena. Izaro. Emanaldia maiatzaren 7an ospatuko eta dagoeneko saldu dira sarrera guztiak. Izaro eta bere bandaz gain, ugariak izango dira emanaldi berezi honetan agertokia hartuko duten artista gonbidatuak.

2014an, duela zortzi urte hasi zen gitarraren laguntzarekin abesten Izaro. Tabernetan eta lokal txikietan egiten zuen, hasi berri guztien antzera. Oriol Flores bateriajole katalana ezagutu zuenean, taldea osatu zuten. Eta Iker Lauroba ere gehitu zen proiektura, edota Ane Bastida eta Julen Barandiaran. Orduan, 2016an, ‘Om’ diskoa plazaratu zuten. Autoekoizpena. Ezagutzera eman baino, halako dardara bat sortu zuen Izarok euskal musikagintzaren panoraman. Eskuz esku, eta irratietan entzuten zirelako, oihartzun bat lortu zuten bere abestiek.

Beste bildumatxo eta kolaborazio batzuen ostean, 2018an ‘Eason’ lana kaleratu zuen. Aurreko lanaren arrakastatxoaren ostean, espektatibak handiak ziren. Eta lan horri ere, erantzun ona eman zion publikoak. Euskal Herrian jotzen hasi eta Mexikoraino heldu ziren Izaro eta bere taldekideak.

2020ko urte hasieran ‘Limones de invierno’ kaleratu zuen, bira Mexikon hasi eta pandemiarekin etxera itzuli eta ahal zuen guztia egin zuen Izarok ere. Diskoa entzun entzun zen, baina eman zituen kontzertu apurrak bereziak izan ziren. Ikuslearekiko harreman, arreta eta arrakasta ezituen galdu, ezta hurrik ere.

Eta limoi kontuekin jarraitzen du Izarok. ‘Limones de oro’ kaleratu berri du. Hori bera da larunbat honetan Donostiako Belodromoan aurkeztuko dutena, eta okerrik ezean, dantzatzeko gogoz dagoen ikuslego hori jarriko du martxan. Dantzan.
    

Ubicación

Belodromoa
Belodromoa
Donostia. Gipuzkoa

Enlaces