J Martina Laudioko Faktorian

Fecha

23.10.21 - 23.10.21

Lugar

Araba - Laudio

j martina

Orain arte zazpi single sareratu dituzte, bakoitza bideoklip ezberdin batekin. Kontzertuak ere barra barra eman dituzte, gehienak pandemia denboran. Laudioko Faktorian hurrengo larunbatean eskainiko duten horretan, jendea aulkietan jezarrita geratu barik, zutik jarri eta dantzan hasteko moduan izango da. Aro berri bat. Musika eta ahots berriak. Jabi, Kattalin eta Anek dantzan jarriko dute Faktoria osoa.

Trap doinuak, ondo abestuak. Bertsioren bat eta kantu berri ugari. Hirukote berria dira JMartina. Ane eta Kattalin ahizpak dira, eta beraiek kantatzen dute. Jabik musika sortu eta zuzenean aritzen da. Berdin teklatu zein gitarrarekin, eta beste hamaika erritmo programatu eta ekoizten ditu. Zuzenean doinu atsegina sortzen dute hiruren artean. Eta Faktoriako emanaldiaren aurretik, beste pila bat egin dituzte han hemenka.

‘Kaleak su hartu du, enaiz beldur, erretzen ikusiko al dugu?’ galdetuz kaleratu zuten beraien lehen ‘Su’ singlea. Bi ahots, autotunea, erritmo berriak, programazioak, eta kantatzeko modu berri bat. Beste hizkuntzetan ohituago daude gazteak horrelako doinuak jarraitzera, eta orain euskaraz ere gero eta trap doinu gehiago entzuten ahal dira.

Ikusentzunezkoak dira beraien lan guztiak. Pantailetan ikusi daitezke erritmo berri hauekin sortutako abesti berriak. Basamortua, etxeko gelan, kalean, ur azpian… testura ezberdinetan sortutako doinu eta irudiak dira, geruza ezberdinak. Erritmo dantzagarriak batzutan, lasaiagoak, edo tempo erdikoak bestetan. Baina kantatzeko modu berezi eta on batean eskainiak. Ez dago garrasirik, baina aldarrikapenek modu gozoenean dute tokia J Martinaren proposamenean.

Ubicación

Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Laudio. Araba

Enlaces