Juxeren ‘Zu barik eztau’ erakusketa
14/01/2020 - 23/02/2020
Zarautz
Gipuzkoa
ETIQUETAS: Photomuseum
Juxe
RESEÑA

J.A. Areta Goñiren (Juxe) ‘Zu barik eztau’ erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 23ra bitartean izango da ikusgai Zarauzko Photomuseum-en, Euskal Herriko kultura era musika panoramaren eragile den argazkilariaren hainbat lanekin.

Erakusketan denbora luzez taberna eta eszenatoki ezberdinetan zehar egindako argazkiak biltzen dira, bertako zein atzerriko muskari eta ikusleekin.

Juxeren berezitasunetako bat da bere denbora eskainitzen diola lan bakoitzari, «bizi ditugun presazko garaietan». Kamera analogiko batekin egiten ditu argazkiak eta berak positibatzen ditu kopiak eskuz, «banan-banan, denbora luzatuz, bidean gozatuz».

‘Zu barik eztau’ erakusketan pertsonaia ezagunak aurkitu ahalko dira,  Euskal Herriko kultura panorama oparo eta anitza osatzen dutenak.

UBICACIÓN
San Ignacio, 11
Photomuseum
Zarautz
Gipuzkoa
ENLACES