Kulturate Akustikoa
07/09/2018 - 16/09/2018

20:00

Arrasate
Gipuzkoa
Kulturate
RESEÑA

Irailaren 7tik 16ra, Kulturate Akustikoa Arrasateko akustiko musikaren zikloaren 10. edizioa ospatuko da. Bailaran gehiegi lantzen ez den formatu bat hurbiltzea da zikloaren helburuetako bat.

Sei kontzertu eskainiko dira bi asteburutan banatuta. Nahiz eta estilo bat baino gehiago landu, bost talde eta bakarlaria partehartzaileen ezaugarria da formatu akustikoan aritzen direla.

Euskal Herriko artistak eta Estatuko hainbat lekutatik etorritako musikariak, ibilbide luzeko kantariak eta etorkizun oparoa eduki dezaketen musikari gazteak... Lasai eta eserita disfrutatzeko kontzertuak dira, baita normalean inguruan zuzenean entzuten ez diren estiloak geurera hurbiltzea ere.

Kontzertu guztiak Kulturateko areto nagusian izango dira, 20:00etan. Sarrera: dohain

PROGRAMA:

Irailak 7, ostirala:
    •      Marala: Herrialde Katalanetatik datorren hirukotea.

Irailak 8, larunbata:
    •    Fino Oyonarte: Bakarlari gisa aurkeztuko du 'Sueños y tormentas' diska. 'Los Enemigos' edota 'Clovis y Los Eternos' taldeetan lan egindakoa.

Irailak 9, igandea:
    •    Olatz Salvador: konpositore donostiarrak 'Zintzilik' izeneko bere lehen diska aurkeztuko du. Skakeitan-eko musikari ohiak Julen Idigoras, Borja Anton eta Jagoba Salvador izango ditu alboan.

Irailak 14, ostirala:
    •    Salto: German Salto da talde honen alma matter.  Beatles, Neil Young, Big Star edo Allman Brother-en oroitzapenak ekartzen dituzte gogora.

Irailak 15, larunbata:
    •    Lenao: talde oñatiarrak bigarren diskoa aurkeztuko du, 'Iparraldeko argiak', Latzen, Sharon stoner, Bitz, Potemkin ala Amonal taldeetan aritutako taldekideekin batera.

Irailak 16, igandea:
    •     Virginia Maestro: 50 eta 60. hamarkadako doinuak egungo pop amerikarrarekin nahasten ditu. 2008an OT-ko irabazlea izan zen.

FECHA Y HORA

20:00

UBICACIÓN
Azoka Kalea, 1
Kulturate
Arrasate
Gipuzkoa