Lekeitioko 38. Euskal Zine Bilera

Fecha

22.11.15 - 29.11.15

Lugar

Bizkaia - Lekeitio

zinebilera_38

Lekeitioko Udalak antolauta, Euskal Zine Bileraren 38. edizioa ospatuko da azaroaren 22tik 29ra bitartean.

Euskarazko lan amateurrak saritu eta lagundu, eta euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune bilakatu; horiexek dira hitzorduaren helburuak.

Aurtengo edizioan 41 film lehiatuko dira; horietatik, 10 lan profesional dira eta 31 lan amateur, eta horien artean, Zine Bileraren itxiera ekitaldian aukeratuko da 3.000 eurotako beka jasoko duena. Irabazleak 2016ko irailera bitartean izango du denbora proiektua gauzatzeko.

Zuzendaritza, ekoizpena, gidoia eta argazkia arloak sarituko dira jaialdian Profesionalen sailean, arlo bakoitzeko 1.600 euro eta zilarrezko antzarra dira sariak; amateurrean berriz, mila euro eta zilarrezko antzarra. Horrez gain, jaialdiko saririk preziatuena, Film Onenaren saria ere profesional eta amateurren kategorietan emango da: lan profesionalak 1.900 euro eta urrezko antzarra jasoko ditu eta lan amateurrak 1.300 eta urrezko antzarra.

Azaroak 22, igandea

IREKIERA EKITALDIA. 19:00 Ikusgarri Aretoa.

Silvia Manzana eta Jon Ander Alonsok 38. Euskal Zine Bileraren irekiera ekitaldia gidatuko dute. Bertan epaimahaia aurkeztu eta parte hartuko duten 41 filmen berri emango da. Ondoren, AMAMA filmaren emanaldia eta solasaldia izango dugu Asier Altuna zuzendariarekin eta filmeko aktore nagusiekin.
Sarrera 5 euro.

Azaroak 23, astelehena

19.30etik aurrera:

1.- LEIHOTIKAN, ZU, ZU, ZU.
Egilea: Maialen Cadavid Etxebarria. Ezaugarriak: Gazte 22, 5’ 24’.
Herria: Bilbo.
Sinopsia: Leihotikan taldearen Zu, Zu, Zu abestiaren Bideoklipa.

2.- BALU ETA BALITZ.
Egilea: Egoitz Albizu Sebal. Ezaugarriak: Amateurra, 10’ 25’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Badakizu zer den okerrena? Daukaguna ez dugula baloratzen galtzen dugun arte.

3.- ARRANTZALEAREN KANTA.
Egilea: Benat Fuentes Goikoetxea.
Ezaugarriak: Amateurra, 16’.
Herria: Mungia.
Sinopsia: Azken ehun urteetan Zhoushan uharteetako biztanleek betiko ohiturak mantendu dituzte, aldaketa handirik barik. Baina azken bost urteetan Txinako gobernuak guztiz eraldatu du gunea, Txinako portu internazional inportanteenetakoa sortu asmoz. Honek aldaketak ekarri ditu bai paisaian eta bai bertako biztanleen ohituretan ere. Aspaldi, euren arbasoek ere aldatu behar izan zituzten. Egin gura genuen hausnarketa guzti honekin dago lotuta; bizi garen ingurugiroak zein puntutaraino baldintza dezakeen norbanakoaren bizimodua alegia.

4.- SAMIÑA.
Egilea: Kristina Zorita Arratibel.
Ezaugarriak: Amateurra, 10’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Amak Ramona utzi du. Amonak behin eta berriz gogoratuko dio. Eta horrek Ramonari inoiz sendatzen ez den zauria sortuko dio. Tragediaraino.

5.- HAREA JOKOAK.
Egilea: Juan Carlos Pérez Hierro.
Ezaugarriak: Amateurra, 10’ 06’’.
Herria: Gasteiz.
Sinopsia: 2015. urtea. Bideojokoak puri-purian daude Euskal Herrian. Xabierrek, zale amorratua baita, bideojoko berri bat erosi du, eta irrikan dago desafioei ekiteko. Baina gauzak ez doaz espero bezala....

6.- DENBORAN ZEHARREKO LABURMETRAIA.
Egilea: Pendejo.
Ezaugarriak: Amateurra, 5’ 47’’.
Herria: Errenteria.
Sinopsia: Xabi Guridik edozein gauza egingo du Kameratoia lehiaketa irabazteko.

7.- MADDI ETA PATXI.
Egilea: M.Arrate Fernandez Itxaso.
Ezaugarriak: Amateurra, 11’.
Herria: Andoain.
Sinopsia: Bi kazetari gazte, sare sozialen bitartez elkar ezagutzen dira. Brasileko Patxi, Euskal Herria ezagutzeko asmoz Bilbora iritsiko da. Maddiren etxebizitza alokatuan, euskera trukatzeko helburuz bertan biziko da. Ondorioz, euskera, bien arteko harremanaren zubi bilakatzeraino.

8.- 2330, UNA HISTORIA CAUTIVA.
Egilea: David Marrades Escrivá.
Ezaugarriak: Profesionala, 29’.
Herria: Valentzia.
Sinopsia: Mourtada Seck Alucheko Atzerritarren Internamendu Zentruan sartu zutenean, beste hainbatekin batera, bere nortasunaren gaineko eskubidea galdu zuen. Zenbaki hutsa izatera igaro zen, bertan zeuden beste hainbatekin batera. Samuel ere bere familiaren laguntza ekonomikoari esker, bizitza duinago baten bila emigratu zuen Espainiara. Berau ere atxilotu eta preso sartu zuten zentruan ondoren deportatzeko. Peggyren bikotea, beraien alaba jaio baino 8 egun arinago kanporatu zuten. Jatorrizko herrialdera bueltatzeko hegaldian poliziakideengatik jipoiak eta tratu txarrak jaso zituen. Peggiren bizi proiektua, senarra atxilotu zenetik zapuztu zen.

9.- HEDA NAZAZU!.
Egilea: Patxi Basabe Perèz de Viñaspre.
Ezaugarriak: Profesionala, 16’.
Herria: Gasteiz.
Sinopsia: Ohetik altxatzen zara zerbaitekin ahoan. Kendu nahi duzu baina ez dakizu.

Azaroak 24, asteartea

Umeen txokoa, 10:00
Ikastola eta Eskolako LH 1,2 eta 3. mailako ikasleentzat

JELLY T Egilea: Michel Hegner.
Ezaugarriak: Animazioa, 80’
Herria: Danimarka
Sinopsia: Animazio bikaina Ivan Olsen mutikoak jasaten duen bullyng-a deskribatzen du eta nola aurre egiten dien bere arerioei sorgin baten laguntzarekin.

EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1.- SANDALISM.
Egilea: Iban del Campo.
Ezaugarriak: Amateurra, 3’ 54’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Londreseko Tamesis ibai ertzean, hondar eskultore batzuk lanean. Super 8 irudiak eta euskal artista baten burutazioak.

2.- BIDE BERRIAK: ELIKADURA BURUJABETZA EUSKAL HERRIAN.
Egilea: Miren Saiz Alzugaray.
Ezaugarriak: Amateurra, 22’.
Herria: Bilbo.
Sinopsia: Badakigu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen? Badakigu elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoiztutakoak izatea herri guztien eskubidea dela? Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da. Antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonak, duintasuna eta elkartasuna modu berri batean proposatzen diren. Euskal Herriko esperientzi desberdinak bisitatzera gonbidatzen zaituztegu, non utopia errealitate bihurtzen den…

3.- ZU ZARA, GU GARA.
Egilea: Telmo Ancisar De La Torre.
Ezaugarriak: Gazte 22, 5’ 45’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Ni, ni naiz.... Ez nau ezerk ukatuko izatea.

4.- MARROI ARGIA BEZALA.
Egilea: Ander Perez Argote.
Ezaugarriak: Amateurra, 10’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: “A” txuria da, “E” berdea da, “I” horia da… Marroi argia bezala.

5.- BIXITXI MARABILLI RE .
Egilea: Josu Aranbarri Aramaio.
Ezaugarriak: Amateurra, 5’ 36’’.
Herria: Bilbo.
Sinopsia: Marabilli festibalerako PIZTIAK eta gonbidatuek egindako abestiaren bideoklipa. Marabilli festibalaren bideo ofiziala.

6.- TRABAJADORIAK, FRANKISMOAREN GATIBUAK OARSOALDEAN .
Egilea: Mikel Mendizabal Cristobal.
Ezaugarriak: Profesionala, 30’.
Herria: Oiartzun.
Sinopsia: Espainiako altxamendu nazionalak 1936an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallón de trabajadores”etara bidali zituzten haien kondenak betetzeko. Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabutza egoera bizitu zuten, Francok pertsonak deuseztatu eta makurrarazi nahi zituelako. Gerrak eragindako hondamendia konpontzeko, ejertzitoak behar zituen azpiegiturak eraikitzeko eta enpresari konplizeen beharrak asetzeko, fusilaketak, zigorrak eta heriotz mehatxuak jasan behar izan zituzten. Espainian 550 “Langile batailoi” sortu ziren. Horietatik 60 baino gehiago Euskal herrian. Oarsoaldean 18 batailoi antolatu ziren. 4 urteetan zehar 12.500 pertsona aritu ziren gatibu lanetan errepideak eta gotorlekuak eraikitzen.: Aritxulegin, Pikoketan, Jaizkibelen, Lezon, Gaintxurizketan, Arkalen, Erlaintzen, Errenterian, Pasaian,…

7.- EUSKARAZ BIZI ETA...
Egilea: Pendejo
Ezaugarriak: Amateurra, 1’ 34’’.
Herria: Errenteria.
Sinopsia: Euskaraz bizi eta...

8.- ERREGEA.
Egilea: David Cuesta.
Ezaugarriak: Amateurra, 24’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Ikusentzunezko dokumentua Baxilio Urrutia, gerrillari ohia, okupa ohia, tenor amateurra, alkoholiko eta Lesakako alkatearen bizitzari buruz Ikusentzunezko dokumentua Baxilio Urrutia, gerrillari ohia, okupa ohia, tenor amateurra, alkoholiko eta Lesakako alkatearen bizitzari buruz.

9.- I SAID I WOULD NEVER TALK ABOUT POLITICS .
Egilea: Aitor Oñederra.
Ezaugarriak: Profesionala, 10’ 31’’.
Herria: Deba.
Sinopsia: Mariano jauna, hegazkina hartu eta izen handiko jatetxe batera joan da. Bertako espezialitatea kalitatezko okela gorri naturala da, koipe eta kolesterol gutxiduna.

Azaroak 25, asteazkena

EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1.- ABIADURA .
Egilea: Sonia Estevez Fernández.
Ezaugarriak: Profesionala, 4’ 53’’.
Herria: Gasteiz.
Sinopsia: "Abiadura" animazio laburmetrai bat da. Bertan abiadurak gaur eguneko bizitzaren esperientzian daukan eragina isladatzen da, tren baten barnekaldetik begiratzen duen neska baten ikuspuntuaren bitartez. Lana zaborretik lortutako materialekin eginda dago. Musika bera ere birziklatutako materialekin eginda dago.

2.- A BLIND’S DREAM.
Egilea: Edurne Mañú.
Ezaugarriak: Amateurra, 4’.
Herria: Agoitz.
Sinopsia: Sentipenen eta oroitzapenen bidez naturan zehar egiten den nostalgiaz beteriko bidaia kontatzen da.

3.- URDAIBAIKO AZKEN GABARRAK.
Egilea: Jesus Serrano.
Ezaugarriak: Amateurra, 12’.
Herria: Plentzia.
Sinopsia: Bixente Legarretak Urdaibaiko azken gabarretan beharra egin bana hondarra eramaten Laidatik Gernikara, orain hirurogei urte. Berak gertatutakoa kontatzen du.

4.- MAITALEAK.
Egilea: Aitor Zarzuelo Landa.
Ezaugarriak: Gazte 22, 16’ 05’.
Herria: Lasarte-Oria.
Sinopsia: Ekaitz eta Arantzaren bikote harremana berezia da, Arantzak ezezagunekin harreman sexualak dituelako eta Ekaitzek honekin gozatzen duelako. Pixkanaka beraien bikote harremana desitxuratzen joango da gertuko pertsona batek beraien jokoan sartzerakoan.

5.- ONDARRUKO BERBAK.
Egilea: Josu Eizagirre
Ezaugarriak: Amateurra, 8’.
Herria: Ondarroa.
Sinopsia: Ondarroan daukagun euskera ezagutzera eman eta sustatzeko bideoa.

6.- DANIAN JAI ALAI: COURT WARRIORS.
Egilea: Eñaut Gantxegi.
Ezaugarriak: Amateurra, 20’.
Herria: Lezo.
Sinopsia: Jai alai, zesta punta, xistera,…izen desberdinak kirol berbera izendatzeko. Mundu mailan ezaguna den euskal kirol nagusia, milaka euskaldun (eta ez euskaldun) lanean edo dantzan jarri dituena. Ez al da ba Kantxan dantzatzen den kirola? Estatu Batuetako Dania hirian kokatzen den frontoia ardatz nagusia bezala, kirolaren adar desberdinen inguruan aritzen den dokumentala da honakoa. Kirolik azkarrena, Euskal Herritik mundura.

7.- ZEA… BINGO!.
Egilea: Izaskun Arandia Galarraga.
Ezaugarriak: Profesionala, 5’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Luxuzko hotel baten harrerako emakumearen pasioa Bingoa da. Bere helburua, ordea, ez da aberatsa izatea. Baina gau ekaitztsu batean zortea bere alde agertzen da. Bingoa osatzeko zenbaki baten faltan, italiar bikote bat sartzen da hotelera, harrerako andrearen jokaldia zapuztuz... baina damutuko zaie, bai horixe!.

8.- UR AZPIAN.
Egilea: Jon Campo Martin
Ezaugarriak: Amateurra, 14’ 45’’.
Herria: Aretxabaleta.
Sinopsia: Urkulu urtegia Gipuzkoako bazterrik ederrenetarikoa dela dio jende askok; paregabea, naturala eta lasaia. Dena dela ez da betidanik horrelakoa izan. Beste zerbait zegoen urtegia egon aurretik, baina, ahaztu egin dela dirudi. Zer dago guzti honen atzean, zer dago ur azpian?.

9.- BRUNILDA.
Egilea: Eriz Alberdi Quiñones.
Ezaugarriak: Amateurra, 12’ 50’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Jokinek ez daki bere beldurrei aurre egiten. Ustekabeko bisita batek, bere bizitza betirako aldatuko du.

10.- ZU GABE.
Egilea: Alex Tello Arostegui.
Ezaugarriak: Profesionala, 22’ 32’’.
Herria: Usurbil.
Sinopsia: Marik (Anabel Arraiza) bakarrik igaroko du eguna, lorategian goizetik lanean eta arratsaldean mendian, bere etxean. Halako batean, berriz aurkitzea espero ez zuen aspaldiko lagun bat (Inazio Tolosa) etorriko zaio. Zertara?

Azaroak 26, osteguna

Umeen Txokoa, 10:00
Eskola eta ikastolako LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleentzat

BRAM BARRABAS
Egilea: Anna van der Heide.
Ezaugarriak: Abentura, 83’
Herria: Holanda
Sinopsia: 6 urteko haur bihurri eta irudimentsuari buruzko film liluragarria da. Familiak eta eskolak haurren garapenean duten garrantzia azpimarratzen du.

Euskal Zinearen Begirada 2015. 19:00

AITOR MAZO
2015eko Euskal Zinearen Begirada Aitor Mazori. Aitor Abaroa kazetariekin solasaldian, Aitor Mazo aktore eta zuzendariaren bizitzari omenaldi txikitxo bat egingo diogu.

Ondoren, BYPASS (2012)
Aitor Mazok eta Patxo Telleriak zuzendua

Azaroak 27, ostirala

EZBra aurkeztutako lanen emanaldia. 19.30

1.- LASTERKETA.
Egilea: Patxi Basabe Perez de Viñaspre.
Ezaugarriak: Profesionala, 10’.
Herria: Gasteiz.
Sinopsia: Eguneko une erabakigarriena da. Hainbat pertsonek, bakoitza bere lanpostuan, bere eskumuturreko erlojua begiratzen dute behin eta berriro. Urduri dirudite Gauza bera gertatzen zaio Juneri, ezen atletismo-pista bateko bigarren kaletik irteerako marrarantz doala. Takoetan kokatzen da. Bere erlojua begiratzen du eta arnasa hartzen du. Kale bakoitzean kontzentratuta eta bere bizitzako lasterketarik onena egiteko prest dagoen atleta bat dago. Epaileak bere jaurtigairik gabeko errebolberrekin tiro egiten du eta lasterkariak modu katramilatsuan irteten dira. Dena normala dirudi harik eta laurogei metrora iritsita, Junek bere erlojua begiratzen du berriro eta ustekabeko erabakia hartzen duen arte.

2.- GAILUR AMETSA.
Egilea: Doru - Ionut Prisacariu.
Ezaugarriak: Amateurra, 20’ 55’’.
Herria: Gernika- Lumo.
Sinopsia: Mendi talde baten 25. Urteurrena ospatzeko dokumentala. Protagonisten bidez, hor zehazten da nola bizi izan duten, gure lurraren esaera bidez, herri bateko sentimendura hurbiltzeko esperientzia.

3.- OLATXU.
Egilea: Amaia Badiola Elgezabal
Ezaugarriak: Amateurra, 5’.
Herria: Gernika- Lumo.
Sinopsia: Olatxu izeneko auzoan bizirik geratzen diren azken herritarren egunerokotasunean zentratzen da laburmetraia; bikote baten harremanaren gorabeheretan, hain zuzen ere. Auzoan aldaketak gertatu diren arren, bertako biztanleek eguneroko zereginetan jarraitzen dute.

4.- FISHURA.
Egilea: Yago Mateo Velasco.
Ezaugarriak: Gazte 22, 6’ 45’’.
Herria: Gasteiz.
Sinopsia: Irenek ez ditu sekula begiak kliskatu, bizitzako une garrantzitsuak galtzearen beldur baita. Arrainak dira, antza, haren egoera uler dezaketen bakarrak. Animali hauekiko debozio sutsuak etikaren mugak gainditzera eramango du gaztea.

5.- MEZU BAT HOZKAILUAN.
Egilea: Erika Elizari Salvador.
Ezaugarriak: Amateurra, 18’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Felik maitasun gutun bat utzi zuen koadro baten atzean.

6.- BIDEAK.
Egilea: Josu Eizagirre.
Ezaugarriak: Amateurra, 3’ 05’’.
Herria: Ondarroa.
Sinopsia: Bizitzan hartu beharreko erabakiak gure esku egotea eta aukera horrek suposatzen duen garrantzia kontatzen du BIDEAK laburmetrai experimentalak.

7.- ZERBAIT ASMATUKO DUGU.
Egilea: Maider Lizeaga Sistiaga.
Ezaugarriak: Gazte 22, 2’ 55’.
Herria: Pasaia.
Sinopsia: Etxe-gabetzeen krudelkeria, Berri Txarrak taldearen ahotan.

8.- IGANDE BATEKO PROPOSAMENA.
Egilea: Rubén Martínez Rosas.
Ezaugarriak: Amateurra, 10’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Igande sargoritsu batean, Joserra bere tokirik gustukoenera hurbilduko da bere neskalagun ekuadortarrari proposamen bitxi bat egiteko.

9.- PIZTU.
Egilea: Iñaki Urresti Arbulu - Mikel Urresti Arbulu
Ezaugarriak: Amateurra, 5’ 03’’.
Herria: Atxondo.
Sinopsia: Ziurtasunik gabeko labirintu batean, eguzkiak beti distira egiten ez duen horretan, ez da erraza izango gure ametsak onartu eta eskuratzeko bideari ekitea.

10.- THE DEVIL ON YOUR BACK.
Egilea: Gotzon Aurrekoetxea del Barrio.
Ezaugarriak: Profesionala, 5’ 16’’.
Herria: Bilbo.
Sinopsia: Ez Amanda, ez duzu kontrola galduko...beste aldi batean The Devil on your back thriller-gakoan eta oso tonu inkietantean, guztion dualtasunari buruz hitz egiten duen film labur bat da. Bat bera. Harridura sentsazio hori gogortzeko nahasi dugu ingelesa, euskera eta frantsesa; amesgaiztoa eta fantasia munduko eszena iradokitzeko asmoz.

11.- TERAPIA.
Egilea: Alberto Bilbao Ariztimuño.
Ezaugarriak: Amateurra, 7’ 11’’.
Herria: Bermeo.
Sinopsia: Bakardadea eta tabakoa.

12.- AUPA ZINEMA!
Egilea: Alex Tello Arostegui.
Ezaugarriak: Profesionala, 4’ 20’’.
Herria: Usurbil.
Sinopsia: Biki eta Viktorrek zinema gogoko dute.

13.- FIFI.
Egilea: Xabier Villalba Badiola.
Ezaugarriak: Amateurra, 8’ 14’’.
Herria: Lekeitio.
Sinopsia: Jatetxe baten lan egiten duten hiru neskari nagusiek etxea asteburuan zaintzeko eskatzen diete. Baina asteburua ez da izango beraiek espero zutena.

EUSKAL HARRIAREN ABD-ak. 22:00

Euskal Herriko 26 zuzendarik eginiko beldur, zientzia fikzio eta fantasiazko laburmetraiez osaturiko film kolektiboa.

Azaroak 28, larunbata

Lekeitioko Berbaldia, 12:00, Barandiaran Aretoa

Euskal film laburren kartografia
Nolakoa da euskarazko film laburren egungo egoera? Zenbat sortzen da? Zeintzuk dira horiek ekoizteko baldintzak eta finantzatzeko ereduak? Eta lan horien ikusgarritasuna bultzatzeko ditugun tresnak? Mapa bereko hiru ertz elkartu ditugu. Euskarazko film laburren inguruko hausnarketa kolektiboa egitea asmoa.

Txema Muñoz
Kimuak film laburren programako zuzendaria.

Jon Garaño
Zuzendaria, gidoilaria eta ekoizlea

Maider Fernandez
Zinemagilea eta Las Chicas de Pasaik-ko partaidea.

Kepa Sojo
Zuzendaria, gidoilaria eta historialaria.

Miren Manias
Euskarazko zinemagintzan aditua. Moderatzailea.

38. EZBren amaiera ekitaldia. 19.30

Kepa Errasti, Silvia Manzana, eta Jon Ander Alonso aktore taldeak zuzendutako ekitaldia. Lehiaketaren sari banaketa, 2015eko Euskal Zinearen Begirada eta Benito Ansola Beka jasoko ditu ekitaldiak.
Sarrera 3 euro.

Azaroak 29, igandea

38. EZBren film saridunen emanaldia

Ubicación



Lekeitio. Bizkaia

Enlaces