Mendi Tour zine zikloa, Iruñean
14/09/2020 - 17/09/2020
Iruñea
Nafarroa
Baiona
RESEÑA

Mendi Tour zine zikloa Iruñera iritsiko da irailaren 14tik 17ra bitarte, Cines Golem zinema aretoen eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren elkarlanari esker. Bilboko festibalaren iazko edizioan nabarmendu ziren mendi, abentura, muturreko kirol eta natur gaien inguruko bederatzi film izango dira ikusgai.

Modu honetan, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiako iturriek jakinarazi dutenez, Mendi Tour bosgarren aldiz egingo da Nafarroako hiriburuan, eta aurtengoa «berezia izango da oso». Martxoan egin ohi da kultur ekitaldia, baina aurten bete-betean harrapatu zuen covid-19ak, eta larrialdi egoera indarrean jarri berritan bertan behera utzi zen.

Orain, osasun neurri eta berme guztiak ziurtatuta, aurrera egiteko moduan da, eta irailaren 14tik 17ra egingo da Mendi Tour Iruñean, «mendiko zinemaren zaleentzat eta kalitatezko zinea gustuko duen ororentzat askatasun haizea eta inspirazioa».

Sarrerak Golem plataforma digitalean eskura daitezke, bai eta zinema aretoen leihatilan ere, saioko sei euroan. Lau egunetako bonua ere eskura daiteke leihatilan, 20 euroan. Lau egunez, bina saio eskainiko dira Golem Baionan, lehena 17:30ean eta bigarrena 20:30ean. ‘Ostatnia Gora-The Last Mountain’, ‘Climbing Blind’, ‘Superhombre’, ‘Manaslu’, ‘De locos’, ‘Sense Retorn’, ‘Nebula’, ‘The Undamaged’ eta ‘Harria Herria’ dira proiektatuko diren bederatzi pelikulak.

UBICACIÓN
Av. de Bayona, 56, 31008
Golem Baiona
Iruñea
Nafarroa
ENLACES