Miel Otxin, Zaldiko, Ziripot, Txatxoak...
23/02/2020 - 25/02/2020
Lantz
Nafarroa
Lantz
RESEÑA

Asteartean ospatuko du aintzinako usadioa Lantz herrian: Miel Otxin pertsonaiaren epaiketa eta erreketa, hain zuzen ere. Hiru metroko panpin gaizkilea da Miel Otxin eta, urtero bezala, aurtengo onauterietako protagonista nagusia bihurtuko da, bakarra ez izan arren.

Herritik zehar desfilean ibiliko da Miel Otxin beste pertsonaia batzuez lagundurik: Ziripot-ek lastoz betetako zakuzko jantzia eramango du; Zaldiko gora eta behera ibiliko da; Errementariek Zaldikori ferrak jarri nahi izango dizkiote eta Txatxoak ere, kolorezko jantziekin, kalejiran ibiliko dira. Guztiak herriko plaza erdian elkartuko dira, azkenengo agurra emateko: Miel Otxin-en erreketa.

UBICACIÓN
Herriko plaza eta kaleak
Lantz
Nafarroa