GARAren espolioaren aurka, #nierebaNAIZ lehiaketa
20/06/2019 - 20/09/2019
Donostia
Gipuzkoa
Lehiaketa
RESEÑA

«Salaketari eta aldarrikapenari leihoa zabaldu nahi diogu udan eta horretarako, #nierebaNAIZ leloa hartuta GARAk bizi duen espoliazioa salatu nahi dugu zuekin. Bidali zuen argazki, gif edo bideoak eta parte hartu sari ederrak dituen lehiaketa honetan». Gonbidapen honekin zabalik dago aurtengo deialdia.

«Urtero bezala, gure komunitatea osatzen duzuen guztiekin nahi dugu uda igaro, elkarrekin gozatuz. Aurten baina, udak dakarren bizipozarekin batera, salaketari eta aldarrikapenari egin nahi diogu tokia. Zuekin batera, GARAk bizi duen espoliazioa salatu nahi dugu. Etxe bueltan ateratako argazkiekin edo urrutiko lurraldeetatik igorritakoekin prentsa askatasunaren aldeko elkartasun mosaiko bat osatu nahi dugu».

Ekainaren 20tik hasi eta datorren irailaren 20 arte zauden tokian zaudela, bidali #nierebaNAIZ traola ikusgai duten argazkiak, gif-ak, postalak edota bideoak eta parte hartu gure lehiaketan! Bidali nierebanaiz@naiz.eus helbide elektronikora edota Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia helbidera. Twitter eta Instagram sare sozialetan ere bilduko dira, horretarako #nierebaNAIZ traola erabili beharko da.

Lehiaketan parte hartzeko #nierebaNAIZ leloa ikusi behar da. Fisikoki agertu ahal da irudian, protagonistak erakutsiko duen kartel batean adibidez, edo ondoren editatu daiteke, nahi den moduan.

Partaide bakoitzak nahi beste irudi, bideo edo argazki igorri ditzake zozketan parte hartzeko, baina, desberdinak izan behar dute guztiek. Twitter eta Instagramen epearen barruan publikatutako eta #nierebaNAIZ traola duten irudiek parte hartuko dute soilik. Argazkiak jasotzeko azken eguna irailaren 16a izango da.

Jasotako argazki guztiak naiz.eus/naizplus-en –eta bere sare sozialetan– izango dira ikusgai. Horietako batzuk gainera, Zazpikan argitaratuko dira udako igandeetan.

Parte hartzaile guztien artean, lau sari banatuko dira:
1: Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaia zozkatuko dugu parte hartzaile guztien artean. Argazkiak, bideoak, postalak eta gif guztiak sartuko dira zozketan. Irabazleek Munich, Lisboa, Praga, Erroma, Oporto edo Brusela artean hautatu ahalko dute.
2: Bidaia bera irabaziko du Zazpikako editore grafikoaren ustez argazki ederrenak.
3: Jasotako bideo eta gif-en artean zozketa berezia egingo dugu eta irabazleak Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelean bi eguneko eta bi pertsonako egonaldia irabaziko du.
4: Erabiltzaileen argazki gustukoenak GARAko baxera jasoko du etxean. Facebook/naiz.eus-en 'atsegin' gehien dituenarentzat izango da saria.
Irabazleak irailaren 20an bertan ezagutuko dira.


-Bidaia bi lagunentzako izango da eta bost egun eta lau gauez gozatu ahalko da hautatutako hirian, alojamendu eta gosaria erregimenean. 2020ko ekainaren 20a baino lehen egin beharko da bidaia, betiere, behe denboraldian, hau da zubiak, Gabonak, Aste Santua edota Pazko astea ez den egunetan. Baldintza bakarra bidaiatu baino 60 egun lehenago Ibiltari Bidaiak agentzian izen-ematea da, hegaldi zuzenak mantentzen diren bitartean.
-2 pertsonentzako logela + gosaria biltzen duen saria da Antsotegi hotelak eskaintzen duena, betiere goi-denboralditik kanpo erabiltzeko.

UBICACIÓN
Portuetxe, 23-2a
GARA
Donostia
Gipuzkoa