‘NOKA Mentoring’, emakume gidoilariak abiapuntu
18/02/2019 - 31/10/2019
Donostia
Gipuzkoa
ETIQUETAS: Tabakalera
Tabakalera
RESEÑA

‘NOKA Mentoring’ programa otsailaren 18an abiatuko da emakume gidoilarien solasaldiarekin. Iratxe Fresneda zinema-zuzendariak eta unibertsitateko irakasleak Meritxell Colell, Celia Rico eta Marina Stavenhagen autoreen gidoiak aztertuko ditu.

Saioa 18:30etik aurrera izango da Donostiako Tabakalerako Z aretoan. Hiru zinegilek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Zineuskadik bultzatutako Noka Mentoring programaren lehen topaketa honetan parte hartuko dute.

Euskal emakume zinegileen pisua eta ikusgaitasuna indartzea helburu duen formazio eta laguntza programa da ‘Noka Mentoring’.
 Urte osoan zehar zabalduko den programak mentoreen eta ikasleen arteko prestakuntza saioak eta zinemaren industriako langileei zuzendutako mahai-inguru irekiak konbinatuko ditu.

Hainbat gai jorratuko dituzten prestakuntza saioak burutuko dira: apirilaren 8tik 12ra zuzendaritzaren inguruko formazioa ‘Alanis’ filmeko Anahí Berneri zuzendariarekin, ‘Punto de Vista’ zinema jaialdiko zuzendari Garbiñe Ortegarekin eta ‘El cielo gira’ filmeko zuzendari Mercedes Álvarezekin; ekainaren 3tik 7ra pelikularen ekoizpena izango dute hizpide Arena Comunicación ekoizpen-etxeko Itziar García Zubirik, Avalon Produccioneseko Maria Zamorak eta Frida Films enpresako Luisa Romeok; eta urrian nazioarteko salmentari eta banaketari buruzko saioak egingo dira Silvia Iturbe aholkulariarekin eta Golem Distribucióneko Marta Artica banatzailearekin. Mentoretza-saioak burutzen diren aste guztietan zinemaren industriako profesionalei zuzendutako jarduera paralelo irekiak egingo dira.

UBICACIÓN
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tabakalerako Z aretoa
Donostia
Gipuzkoa
ENLACES