Santurtziko XXXIV. Antzerki Jaialdia

Fecha

25.10.13 - 23.11.13

Lugar

Bizkaia - Santurtzi

santurtzi.jpg

Santurtziko Antzerki Jaialdia urriaren 25etik azaroaren 23ra bitartean ospatuko da. Aurten, 34. edizioan, kaleko lau ikuskizun eskainiko ditu. Halaber, aretoko 13 antzezlan izango dira, hauetako bi erabateko estreinaldiak: Adolfo Fernandezek zuzendu eta antzezten duen ‘Ejecución hipotecaria’ eta Titzina Teatroa taldearen ‘Distancia siete minutos’.

Programazioaren barruan, antzezlanez gain, bi dantza ikuskizun ere izango dira: ‘Constelaciones’, familia osoarentzat, Aracaladanza taldearena, eta Antonio Gades Fundazioaren ‘Rango’ eta ‘Suite Flamenca’. Eszenaratuenetarikoa izan den opera bat ere izango da (‘La Traviata’), eta euskarak bere tokia izango du ‘Hiru’ antzezlanarekin.

Ikus-entzule gazteei zuzenduta, ‘Maravillas’ zirku-antzerkiko ikuskizuna taularatuko da. Bestetik, ‘La casa flotante’ ikuskizunak umeak mundu magiko batera eramango ditu, musika, txotxongiloak, antzezleak eta proiekzioak uztartuz.

Aurten, gainera, antzerki jaialdiaren barruan erakusketa bat egongo da, Gorakada antzerki taldeak azken 25 urteko lanetan erabili dituen txotxongilo eta eszenografiak ikusgai jarriko dituena. Casa Torre Jauregian ikusgai egongo da azaroaren 19ra arte.

Egitaraua:
Urriak 25: ‘Cabaret elegance’ (Oinez bidean, 19:00). ‘Entre lombrices’ (Oinez bidean, 20:30).
Urriak 26: ‘Fenomenal’ (Oinez bidean, 19:00); ‘Mobil’ (Oinez bidean, 20:30).
Urriak 27: ‘Constelaciones’ (18:30).
Urriak 31: ‘Maridos y mujeres’ (20:30).
Azaroak 1: ‘Hermanas’ (20:30).
Azaroak 2: ‘Distancia siete minutos’ (20:30).
Azaroak 8: ‘Ejecución hipotecaria’ (20:30).
Azaroak 9: ‘Rango y Suite flamenca’ (20:30).
Azaroak 10: ‘La casa flotante’ (18:30).
Azaroak 14: ‘Maravillas’ (20:30).
Azaroak 15: ‘Tempestad’ (20:30).
Azaroak 16: ‘Antígona Siglo XXI’ (20:30).
Azaroak 21: ‘Hiru’ (20:30).
Azaroak 22: ‘La Traviata’ (20:30).
Azaroak 23: ‘Cómico’ (20:30).

Ubicación

Serantes Kultur Aretoa
Plaza Gabriel Aresti, s/n
Santurtzi. Bizkaia