‘Soinujolearen semea’
18/10/2012 - 21/10/2012

18: 11:00
18, 19 eta 20: 20:00
21: 19:00

Bilbo
Bizkaia
ETIQUETAS: Arriaga
Elhijo_naiz
RESEÑA

Bernardo Atxagaren izen bereko eleberriaren antzerki-egokitzapena da ‘Soinujolearen semea’. Euskaraz eta gaztelaniaz egindako ekoizpena. Horretarako, elkartu egin dira Arriaga Antzokia, Gasteizko Principal Antzokia, Donostiako Victoria Eugenia eta Tanttaka Teatroa ekoizlea.

David eta Joseba umetako lagunak dira. Haurtzaroa atzean utzi orduko Davidek deskubritzen du aita nazionalen kolaboratzailea izan zela gerra zibilean. Francoren aurkako borrokaren aurkikuntzak liluraturik, batak arrazoi ideologikoengatik eta besteak arrazoi emozionalengatik biek erabakitzen dute 70eko hamarkadako ETA sortu berrian sartzea. Klandestinitateko borrokaldi labur bezain moldagaitz baten ostean Frantziara erbesteratu behar dute. Deserri hartan heltzen zaizkio Davidi desenkantua, abandonoa eta lagunak eta erakundea traditzea. Kartzelatik ateratakoan, bere kideek arbuiatua, David Ameriketara partitzen da bizi berri bat hastera.

Handik hogeita hamar urtera, David Kaliforniako bere rantxoan hiltzeko puntuan dagoenean, horra non agertzen zaion etxera Joseba, iraganeko kontuak eskatzera. Soinulariaren semea behartuta dago orduan bere mamuei aurre egitera, haiengandik ihesi partitu zen Ameriketara baina.

Fitxa artistikoa:
Egilea: Bernardo Atxaga
Antzerki-egokitzapena: Patxo Telleria
Gaztelaniazko itzulpena: Asun Garikano eta Bernardo Atxaga
Zuzendaritza: Fernando Bernués
Musika: Iñaki Salvador
Eszenografia: José Ibarrola
Argiak: Xabier Lozano
Irudia: David Bernués
Jantziak: Ana Turrillas
Interpreteak: Aitor Beltrán, Joseba Apaolaza, Iñaki Rikarte, Patxo Telleria, Mikel Losada, Amancay Gaztañaga, Asier Hernández, David Pinilla, Vito Rogado, Anke Beate Moll, Mireia Gabilondo
Soinujolea: Iñaki Salvador
Ekoizpena: Arriaga, Teatro Principal, Victoria Eugenia eta Tanttaka Teatroa

Emanaldiak euskaraz: Urriaren 18an

FECHA Y HORA

18: 11:00
18, 19 eta 20: 20:00
21: 19:00

UBICACIÓN
Plaza Arriaga, 1
Teatro Arriaga
Bilbo
Bizkaia