XV. Erle Eguna

Fecha

23.11.13 - 24.11.13

Lugar

Gipuzkoa - Usurbil

erle

Urtero bezala, Erle Lagunak elkarteak antolatuta, Erle Eguna ospatuko da azaroaren 24an Usurbilen. Goizeko 09:00etan hasiko da eguna ezti eta gozogintza bilketarekin eta 11:00etatik 14:00etara erle, argizari, panelei… buruzko erakusketak irekiko dira, baita postuetako salmenta eta marrazki lehiaketa ere.

10:30, 11:00 eta 11:30etan, Sutegiko auditoriumean, Erle asiatikoari buruzko erreportaia izango da ikusgai. (gai honen inguruko hiru emanaldi egingo dira). 13:30 etan, erleek beraiek ekarritako sari banaketa (ezti, gozogintza eta marrazki lehiaketa) eta ezti sarituen enkantea.
14:30etan, berriz, bazkaria Artzabalen (Txartelak egunean bertan Frontoian salgai)
 
Egunean zehar Zubieta, Aginaga eta Udarregi ikastolako umeen marrazkiak Sutegin egongo dira ikusgai.

Ehunka lagun hurbiltzen da urtero Usurbilgo hitzordu honetara, erlearen inguruan egindako topaketetaz disfrutatzeko.

Hala ere, bezperan, hau da azaroaren 23an, 18:00etan, “Las buenas prácticas de colmenar’ hitzaldia eskainiko du Karlos Marinek Sutegi kultur etxean.

Ubicación

Plaza

Usurbil. Gipuzkoa