‘Zientziakutxa’ hitzaldi zikloa, Tabakaleran
14/02/2020 - 10/07/2020
Donostia
Gipuzkoa
ETIQUETAS: Tabakalera
Zientziakutxa
RESEÑA

‘Zientziakutxa, zientzia garaikidea zure eskura’ hitzaldi zikloa otsailaren 14tik uztailaren 10era bitartean egingo da, Donostiako Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan eta Eureka! zientzia museoan.

Zientziarekiko ezagutza eta lilura partekatzeko helburuarekin, momentuko gai garrantzitsuenez hitz egingo da: robotika humanoidea, klima-aldaketa, aldaketa genetikoa, biziaren jatorria, garunaren plastikotasuna...

Zikloko lehen hitzaldiak Euskal Herriko Filmategiarekin eta Donostiako Zinemaldiarekin elkarlanean egingo dira, ‘Zinema eta Zientzia’ zikloaren barruan: Concepcion Alicia Monje eta Gabe Ibañezen ‘Robotica: retos futuros’ (otsailaren 14ean); Carlos Brionesen ‘El origen de la vida: las raíces del árbol’ (21ean) eta Jose Ramon Alonsoren ‘Despierta, cerebro, despierta’ (martxoaren 20an). 

Horrez gain, beste hitzaldi hauetaz gozatzeko aukera izango da: Paola Ferrarioren ‘Neutrinos e imagen medica: la extraña pareja’ (maiatzaren 7an); Ion Errearen ‘Supereroankortasuna, markak hausten!’ (maiatzaren 29an); Ana Zubiagaren ‘Minbiziaren oinarri molekularra antzemateko bidean’ (ekainaren 19an) eta Jeronimo Lopezen ‘El cambio climatico y los polos: la situacion actual y escenarios futuros’ (uztailaren 10ean).

UBICACIÓN
Andre zigarrogileak plaza, 1
Tabakalera eta Eureka! zientzia museoa
Donostia
Gipuzkoa
ENLACES