Zizurkilgo jostailuen trukerako azoka

Fecha

21.11.13 - 22.11.13

Lugar

Gipuzkoa - Zizurkil

jostailuak.jpg

Zizurkilgo III Jostailuen trukerako azoka ospatuko da azaroaren 21 eta 22an. Azokara ekarri daitezkeen jostailuak ezaugarri eta adin guztietako haurrentzat jostailu, joko eta ipuinak izango dira. Azoka honetan ez da dirurik onartuko eta trukearen bidez egingo dira egin beharreko aldaketa guztiak.

Azokara jostailu edo jokuren bat eramaten duen orok jostailu hori utzi eta beste bat hartzeko eskubidea izango du. Eramandako jostailuaren truke txartel bat jasoko du eta txartel horrekin beste jostailu bat hartzeko eskubidea izango du. Haur bakoitzak gehienez 3 jostailu, joko edo ipuin eraman ditzake eta beste hainbeste jostailu, joko edo ipuin hartu ahal izango ditu.

Jostailuak Atxulondo kultur etxean utziko dira azaroaren 18, 19 eta 20ean, 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Azoka azaroaren 21 eta 22an ospatuko da 17:00etatik 20:00etara Atxulondo kultur etxean. 

Ubicación

Kultur etxea
Ernio Bidea, 13
Zizurkil. Gipuzkoa