0 comentarios

Dana emon biar yako

Gaur bezalako egunean Esteban Urkiaga, "Lauaxeta" ezizenez, olerkari, kazetari eta gudaria atxilo, gatibu, hartu eben frankistek, Gernikako sua atzerritar beste kazetari batzueri erakusteran zijoiala.

Italiar faxistak, alemaniar naziak eta espainiar franquistek erre zeben Gernika, airez eta lotsagarria zana estali nahian lekukoak handik urrun nahi ebezen. Horregaitik hartu eben preso Lauaxeta, kazetari, poeta, abertzalea eta eusko gudaria. Preso hartu eta berak idatzita laga eban bezala, goiz eder batean, afusilatu Bitorixan.

Asko eman dozku Lauaxetak harrezkero. Poesia, gure amalurraganako maitasuna, sakrifioaren balioa, emankortasuna eta umildadea.

Urte asko pasa ziran Estebanen hilketatik eta oso gertutik bizi izan gendun beste kazetari, abertzale eta eusko gudari handi baten hilketa. Josu Muguruza ere beraiek hlil zeben. Egia aitortzeagatik eta bakebidea lantzeagatik.

Josu bota zutenean Bilbaoko kaleak zeharkatu genituen Lauaxetaren poemarik ederrena pankarta batean margoturik: "Dana emon biar yako maite dan askatasunari". Bakean beude bixak.

/