Artzai Larzabal naiz+ bloga

Euskara egun batean

Gaurko Euskal Herriko egunkarietan euskararen inguruko bi albiste ageri dira, alderdi politikoek gure hizkuntzarenganako erakusten duten interesaren adibide.Batean, Eusko Alderdi Jeltzalea protagonista; bestean Joan Tardá (ERC) eta Sabino Cuadra (AMAIUR).

1. Kataluniarrek euren hizkuntzarekiko erakusten duten maitasuna:

 

 

2. PNV-k Euskararekiko erakusten duen "maitasuna" (BERRIAn):

Bizkaiko Diputazioaren lan hizkuntza nagusia euskara izatea baztertu dute EAJk, PPk eta PSE-EEk

Bilduk Bizkaiko Batzar Nagusietan aurkeztutako arauz besteko proposamen bat atzera bota dute EAJk, PPk eta PSE-EEk. Euskara Bizkaiko Foru Aldundiaren lan hizkuntza nagusia izatea eskatzen zuen koalizio abertzaleak.

Eta nere galdera da: ze kojones dute buruan PNVkoek?

[eta Kamarako presidentearen txapuza, azpimarragarria... "que artículo...", "a si, la 133", "no, no aparece(!)", "si aparece, es el artículo 134"...]