Artzai Larzabal naiz+ bloga

Football II

Aurreko batean aipatu nizuen, nola soccerrean jolasten hasi nintzen. Benetan arratsalde ederra izan zen, baina izugarrizko pelmada eman zidaten, ea Madril edo Barza nahiago nuen, eta halakoak. Eta nik, erreala erredio! Real Sociedad Club de Futbol!

Hasieran lau katu ginen baina politiki poliki jende gehiago hurbiltzen hasi zen eta konturatzerako, ONUko batzar batean nengoela zirudien: indiarrak, txinatarrak, japoniarrak, korearrak (heoaldekoak bakarrik), libiarrak, marokoarrak, turkiarrak, ingles despistatu bat eta afrikar andana bat. Eta denak, astoaren potroak baino txarragoak!

De dio, hura zen hura espektakulua. 20 pertsonako bi talde, elkarri ostikoka. Maradona sentitu nintzen han; Maradona, ONUko bozeramaile. Kontuak atera zelako maila zegoen zelai hartan non guztien artean onena, bixeradun txinatar bat zela, Yon Tzi. Edo halako zerbait. Nik Jontxu deitzen diot.

Gogoratzen dut baloia neukan baten, han etorri zitzaidala Jontxu, Mazinger Z-ren bixerarekin eta hankak zabal zabal eginda; eta nik, Xabi Prietoren teknika probestuz, txak... hankartetik pasa nion baloia. Hura zen hura txalo zaparrada! Manolete bezala atera ninduten futbol zelaitik, a hombros! Eta txinatarrak, erreberentzia egin zidan...

Pare bat orduan izerdi pixka bat atera ostean, amaitu genuen partida. Amaitu bezain pronto, libiar bat etorri zitzaidan, nahiko ondo jolasten duen bat, baina izugarrizko mafioso aurpegia dauka koittaduak. Paccino deitzen diot nik, zerbait deitu behar eta, badakizue.

Galdera gehiago egiten hasi zitzaidan; ea nongoa nintzen, non jolasten nuen futbolean, zertan nenbilen USAn eta abar. Guztia inglesez. Eta bukaeran, zera bota zidan: “pare bat aste barru futbol txapelketa dugu hemen eta nire taldean jolastea gustatuko litzaizuke?”. Bai, noski! eta BERE taldean fitxatu ninduen.

Arabiar jeke batek fitxatzen ninduen lehendabiziko aldia izan zen hura... eta azkena.