0 comentarios

Telesforo doktorea

Euskal nazionalismoaren inguruko ikerketa sakon batzuk ekarri naute Estatu Batuetako beste puntara. Unibertsitatean ari naiz lanean eta nire buruzagietako bat, Telesforo doktorea da, mundu mailan antropologo famatua. Finlandiarra den arren, euskaraz hitz egiten du eta euskaldunak ederto ezagutzen gaitu. Horregatik deitzen diot Telesforo, haren omenez. Oso gizon atsegina da eta asko laguntzen nau, baina batzuetan irtenaldi ederrak izaten ditu.

Berarengana joan nintzen lehendabiziko eguna gogoratzen dut oraindik. Bere bulegoan sartu eta elkarrizketa egin zidan; nire ikerketa lerroen inguruan eta antzekoez aritu ginen. Harrituta geratu nintzen bere jakituriaz. Ikusi bezain pronto antzematen zaio berezia dela. Bere bizar zuri luzea ukitzen hasten denean, pentsakor, zerbait handia bota behar duenaren seinale da. Bere hitzek lurtarron gainetik egiten dute jolas, zerutik hurbil.

Amaitu zen elkarrizketa eta USAn nituen zenbait proiekturen inguruan galdetu nion. Beste gauzen artean, ingleseko kurtsoetara joan nahi nuela esan nion. Telesforo ordea, ez zen arrainean, alegia, ideia ez zitzaion askorik gustatu: “inglesez ikasteko modurik onena, egunean ordubetez norbaitekin hitz egitea da. Eta egunean bi orduz hitz egiten baduzu, hobe!”.

Errezeta ederra eman zidan Telesforok. “Eta nor aurkituko dut egunean bi orduz hitz egiteko?” galdetu nion. “Horretarako onena, neskalaguna topatzea duzu!”, amaitu zuen.

Munduko antropologorik onena izango da baina... “Hi Telesforo, euskaldunak gaitxuk e?! Guk ez dakigu ligatzen!”.

/
últimos posts
últimos comentarios