Artículos archivados en 2014-11

0 comentarios

Donostiako Itzulia... oinez edo mendiko bizikletan

Donostia eta bere inguruak ezagutzeko proposamena dakar Donostiako Itzuliak. Oinez edo mendiko bizikletan egiteko itzulia da. Kontxaren inguruko argazkiak eta paseoak ohikoak dira, baina hortik harago dagoen hiria eta bere ingurua erakutsi nahi dituzte ekimen honekin. 50 kilometroko ibilbidea proposatu dute.

0 comentarios

Asteburuan ikusi gabe utzi dituzunak...

Asteburua batera eta bestera igaro baduzu posible da kontu dezente izan direnik ere ez ohartzea. Hala izan bada, NAIZen asteburuan argitaratu ditugunen laburpen txiki bat prestatu dizugu hemen.

GARA herrialdez herrialde egiten ari den inkestetan Gipuzkoakoaren txanda izan da igande honetan. EH Bildu buru Gipuzkoan eta gora Donostian, Ahal Duguren sarreraren ostean. Izan da erreakziorik noski, egoki eta zuzena den, asmatuko duen...

0 comentarios

Manu Chao Bilbin!

Bai, Bilbo Zaharrean izan da asteburuon Manu Chao eta inguruan zirenek bere emanalditxoa gozatzeko aukera ere izan dute:

Twitter bidez Larrabetzu tabernak hedatu du bideoa, eta baita larunbat gauean izan zuten sentimendua ere «Atzoko momentuaren unetxo bat....sineztezina....». Ez da harritzekoa, Zurriolako hondartza lepo bete zuen hura bertatik bertara giro horretan ikusteak, zalea bazara, ilusioa egin behar du, noski!

últimos posts
últimos comentarios