Artículos archivados en 2015-12

0 comentarios

Arraunean eta hegazkina gainera etorri... halakorik!

Igantziko suteari aurre egiteko ur bila joan da hegazkina Hondarribiako badiara... EiTBk zabaldu duen bideo honetan ikus daitekeenez, «Hi Joseba, hik segi hire bidea... nola etorriko zaik gainera! Hori beste aldera ziak! Gainetik pasako dek...» Ba ez, bideoan ikus daitekeen moduan Josebak bazuek arrazoirik trainera alde batera moldatzeko. Borja Goikoetxeak hedatu duen beste bideo honetan ikus dezakezue nahiko garbi:

0 comentarios

‘Yup la la’, zulo historiko bati begira

Badira bi urte Carrero Blanco hiltzeko baliatu zuten zuloaren argazkia GARAn erreportaje batean argitaratu zutenetik (goian ikusgai), postontzira igorri digute mezua hura gogoratuz eta Etxamendi eta Larralderen abestia erantsiz, ‘Yup la la’ ezaguna. Gaurko egunez izan baizen hura, orain 42 urte hil zuen ETAk Espainiako diktadurari jarraipena eman asmo ziona.

Kantuaz hona Etxamendik emandako azalpena: «"Hori ez duzu enea, hori betidanik erran dut. Enetzat Ducasse...

últimos posts
últimos comentarios