Artículos archivados en 2016-05

0 comentarios

Gaur sarean eta bihar Bilbon, #bideakbatuz

 

Murrizketen aurrean langileen bideak batu nahi ditu LAB sindikatuak. Larunbatean izango da topaketa horren erakusleiho handiena, izan ere, 17.30tatik aurrera manifestazio nazionala izango da Bilboko kaleetan.

#Bideakbatuz traolak ere zeresana eman du egunotan sare sozialetan eta haren magalean prekarietatearen milaka aurpegiak biltzeko ahalegina ere egin du LAB sindikatuak. Honat Euskal Herri osoko langileek deialdia eginez igorritako argazkiak.

Bilbora joateko arrazoiak aletzen joan...

0 comentarios

Umorea lagun hartuta, errauskailuaren aurka egin du Ernaik

Buruntzaldeako Ernaik bideo bat zabaldu du sarean hondakinen errausketa salatuz eta, bide batez, igandean Onkologikoa eta Gipuzkoako Aldundia elkartuko dituen giza-katearekin eta Gipuzkoa Zutik ekimenak egingo dituen ekintzekin bat eginez.

Ingurumenean eta osasunean eragingo dituen kalteak eta errauste-planta hau zein helbururekin eraikiko den salatu nahi dute bideoan.

Errauskailuaren aurka bestelako bideoak ere  ikusgai daude sarean. Hona beste adibide bat:

 

0 comentarios

‘Iruñea Nola?’ jaialdia, gorputzak berriz astintzeko prest

«Astindu gorputza! Astindu komunitatea!» lelopean egunotan ospatuko dute Iruñea Nola? jaialdiaren bigarren edizioa.

Honat antolatzaileek eurek bidali eta Ahotsa.info-n aurkitu dugu egitaraua:

Iruñea Nola? jaialdiak bigarren edizioa du aurten. Iazko Iruñea After Barcinaren ostean (Katrina haizerauntsiarekin analogian) aurten Arga ibaitik Sadar ibaira mugituko da. Arrosadia auzoarekin loturan, bertako komunitateko musikariekin lotuta. Gainera, Nolak, festarako...

0 comentarios

Askapenak ahalduntze mintegiak egin ditu berriki

Seigarren urtez, 'Herri jantzia, garaipenaren hazia!' formazio mintegiak egin ditu Askapena antolakunde internazionalistak.

Ekialde Hurbileko gatazka, Latinoamerikako inperialismoaren oldarraldia, herrien subiraultza, internazionalismoa eta feminismoa, desobedientzia, ekologismoa eta beste hainbeste gai jorratu dituzte Errekaleorren, pasa den asteburuan, egindako mintegian.

últimos posts
últimos comentarios