Artículos archivados en 2016-10

0 comentarios

Eta Halloween euskal ohitura balitz...

Armiarma sareak eta kalabaza laranjak erakusleihoetan ageri dira urriaren 31eko gaua beltzari harrera eginez. Ameriketako Estatu Batuetako filmetan ikus daitezkeen mozorro eta maskarak ere gurean dira dagoeneko, eta eskoletako edukietan ere kukuka dabil Halloween.

Ozeano Atlantikoa gurutzatu duen ospakizun gisa ikusten dugu Halloween eta euskal ohitura zaharra dela defendatzen duena erotzat jotzen dugu. Begira, ordea, Ahotsak lortutako altxorra. Izan ere, Euskal Herriko ahozko ondarea eta...

0 comentarios

Joseba Tapia eta Besamotzak, ‘Paris-Dakar’

Paris-Dakar, Joseba Tapia eta Besamotzak from Eriz Zapirain on Vimeo.

Joseba Tapiak, gitarra elektrikoa eskutan, rockari eutsi dio beste hiru musikarirekin batera Besamotzak talde berriarekin. Dani Narbartek (soinu txikia eta gitarra), Iñigo Telletxeak (baxua) eta Iker Uriartek (bateria) osatzen dute taldea.

Hamalau abestiz osatutako ‘Real Politik’ diskoa kaleratu berri dute eta bertan da ‘Paris-Dakar’ abestia. Kantu horrekin grabatutako bideoa da honakoa....

0 comentarios

H28 aldizkaria berriz kalean, umorez tindatutako geziak

Urriaren 28. egunarekin puntual iritsi zaigu H28 aldizkari saretirikoa. Umore eta kritika bikain uztartzen dituzte ale honetan ere Asiskok, Idoia Torregaraik, Edu Lartzagurenek edota Mikel Orbegozok besteak beste.

Psoeren barne egoeraz, Altsasun gertatutako istilu eta ondorengo ondorio politikoak, ‘Game of Thrones’ telesailaren grabaketa edota Eliza katolikoan errautsen inguruan hartu berri duen erabakia dira ilustratzaileen jomugetako batzuk.

Ale osorik ikusteko egin klik....

0 comentarios

Rocka Ordiziara heldu da hamairugarrenez

Ordiziarrock jaialdiaren XIII. edizioa pasa den urriaren 20an hasi eta 22an amaitu zen. Bertan Starblues, Jimmy Muelles, Xabier Crehuet, The Machetazo, Mohawk, Altxa Gudari, Znort Facers, Sworn Liars, Barracuda, Gureran, Kamioirrock, Bedeinkatuak, Flatron, Mammut & the palmeras stuck, Zesura, Get Dead, Sorkun, Bi Bala eta Meinstein talde eta bakarlariak izan ziren.

Bost minutu pasatxoetan hiru egunetan gozatutakoa biltzen ahalegindu dira.

últimos posts
últimos comentarios