Artículos archivados en 2016-11

0 comentarios

‘Dundu ñuule amna solo’ edo bizitza da handiena

‘Iruñea Nola’ ekimenetik hedatu dute honako abestia. Iruñean Espainiako Poliziaren komisaldegian hil zen Elhadji Ndiaye gogoan zabaldu dute #BlackLivesMatter (beltzen bizitzak inporta du) leloarekin. Senegaldar komunitatea, Iruñea Nola Brass Band, Sustraian Records, Africa United, Ekinklik Argazkiak eta LaNabe aritu dira elkarlanean.

Larunbatean 18.00tan manfiestazioa izango da Iruñeko Gaztelu plazatik abiatuta. Iruñeko alkatearekin, Joseba...

0 comentarios

Hala Beditik ere #GureAhotsa-ren aldarria ‘Mannequin Challenge’ eran

Bere aurkako kriminalizazioa salatu asmoz plazaratu zuen Ahotsa.info-k ‘Mannequin Challenge’ delakoaren erara egindako bideoa (hemen ikus dezakezue), eta orain nafar hedabidearekin elkartasunez Gasteizko Hala Bedi irratitik dator antzeko bideoa. 

Hondako mezuarekin ari dira bideoa hedatzen:

Araban, Gasteizen eta Hala Bedi Irratian ManiquiChallengearen modara batu gara. Ahotsa.info-rekin elkartasunez, Arabako irrati libreenak elkartasun keinu hau eduki nahi izan du Nafarroan...

0 comentarios

Errigoraren auzolanaren uzta dastatzeko unea

Amaiera eman dio Errigorak 2016ko udazkeneko kanpainari eta inoiz baino saski eskari handiagoarekin, gainera. Guztira 14.000 saski inguru banatu ditu eta hortaz, 175.000€ inguruko ekarpen ekonomikoa egin ahal izango zaio Nafarroa hegoaldeko euskalgintzari. Noski, Erriberako ekoizleek ere sustengu ekonomiko garrantzitsua dute kanpaina honi esker.

Kanpainari amaiera borobila emateko, Ablitasen egindako auzolanaren irudiak bildu dituzte bideo honetan.

Errigoraren uzta etxean jasota,...

0 comentarios

Betiko Ikastolako ikasleak geldi, indarkeria matxistaren aurka

 

Betiko Ikastolako ikasleak indarkeria matxistaren aurka egiteko martxan ipini dira. Beno, martxan, baino, geldi… izan ere,  indarkeria matxistaren kontrako "mannequin challenge" egin dute DBH1ko ikasleek.

Sare sozialetan bolo bolo dabil manikien erronka. Bideoan ageri diren protagonistak denda bateko panpinen gisara geldi agertzea da kontua, eta, hala ageri dira Leioako ikasle hauek, indarkeriaren aurrean, baina, martxan jartzeko deiarekin!

últimos posts
últimos comentarios