Artículos archivados en 2017-06

0 comentarios

‘Francoren bilobari gutuna’

Loading player...

Martxoaren 27an Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako ‘Francoren bilobari gutuna’ antzezlana sareratu berri dute. 8 hilabetez 60 bat emanaldi egin dituzte Euskal Herri osoan eta 14.000 bat lagunek ikusi dute. Elkarlanean gauzatu dute antzezlana Artedramak (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin laborategiak (Gipuzkoa). 

Antzezlana aurkeztean «memoria historikoa berreskuratzeko bidea» ematen zuela zioen Ander Lipus...

1 comentario

Bola erraldoiaren entzierroa sokamuturraren ordez?

Loading player...

Batean eta bestean animalia bizidunak tarteko diren jaiei bidea estutzen ari zaie hauen eskubideen defentsan diharduten elkarteen ekimenez. Askekintza da horietako bat eta Hernaniko jaietan sokamuturraren ordez bola erraldoiaren entzierroa sustatu dute azken urteotan.

Bideoan atzo goizeko ekitaldia. Ikus daitekeenez, herritar talde bat sokamuturraren ordezko ekimena oztopatzen saiatu zen. Askekintzak «lotsagarria» izan zela salatu du ohar bidez. Atzoko egunez sokamuturraren ordez...

0 comentarios

«Gora Rokanrrola!», Mozal Legearen aurkako oihua

«Gora Rokanrrola!»,  Mozal Legearen aurkako oihua

Ertzainen aurrean atzamarrekin rockeroen zeinu ezaguna egiteagatik Mozal Legea urratu izana leporatu diote Julen Orbea Bilboko bizilagunari.

Pasa den ostiralean jazo zen gertaera, goizeko 10.30tan eta Bilboko Alde Zaharreko Santa Maria kalean. Auzoko tabernaria eta laguna duen bizilagunarekin gurutzatu, eta ohitura duten moduan, «Rokanrrol!» oihukatu eta rockeroen zeinu ezagunarekin elkar agurtu zuten. Inguruan, baina, ertzainak zebiltzan eta eskuekin marraztutako adarrak...

0 comentarios

Iruñeako txingor zaparradak sareak busti ditu

Hamar minututan lehertu eta 9,8 litro metro kuadroko euri jasa bizi izan zuen atzo Iruñeak. Euriarekin batera kazkabarra jausi zen, suhiltzaileen irteera bat baino gehiago eraginez. Bizilagunek kazkabarraren emaria grabatu eta sareetan partekatu zuten.

últimos posts
últimos comentarios