Artículos archivados en 2017-10

0 comentarios

AHT eta Simpsonen monorraila

Loading player...

Abiaduraren Handiko Trenaren proiektuak bultzada berri bat izan du Nafarroan eta berraktibazioarekin batera, eztabaida berriz heldu da kalera. Proiektu honen aurrean kezka duten eragile sindikal, politiko eta sozialak ere antolatzen hasi dira AHTren proiektua salatu eta eztabaida sozial eta parte hartzailea bultzatzeko asmoz. Datozen egunetan kalea berreskuratzeko ekimenak aurkeztuko dituztela iragarri badute ere, sare sozialetan eztabaida pizteko helburua duen spot hau zabaldu dute.

...

0 comentarios

‘Ikasleak prekarietatean’

Loading player...

Ikasketak eta lana uztartzeko zailtasunak, alokairuen prezio ordainezinak, denboraren kudeaketa zaila edota garraioaren eskasiak... Askotariko arazoei aurre egin behar izaten diete Euskal Herriko ikasleek egunerokoan. Topatuk ahotsa eman nahi izan die ikasleei eta Ekhi Perrier eta Julene Etxeberri Baionako Bernart Etxepareko ikasleak, Nerea Beloki Filosofiako ikaslea, Mikel Aiartzaguena Medikuntzako ikaslea eta Zuzenbidea ikasten ari den Iker Etxeberriarekin mintzatu da.

0 comentarios

‘Herejía’, Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizun berria

Herejia from Bogoroditsie abesbatza on Vimeo.

Bogoroditsie abesbatzaren ikuskizun berria da ‘Herejía’. Ikuskizunak XV. mendean, Alonso de Mella frantziskotarrak sustatutako mugimendu heretikoaren kontrako jazarpena du oinarri.

Musika, antzerkia eta dantza uztartzen ditu ‘Herejía’ ikuskizunak, Ion Ugarrizaren zuzendaritzapean. Hiru diziplina artistikoak ezkonduz eta interpretazioa propio zainduz, giro berezia sortu eta bertan murgildu nahi da...

0 comentarios

Errusiako iraultzaren 100. urteurrena hizpide, Oñatiko Gaztetxean

Loading player...

Sobietar iraultzak 100 urte bete dituela eta, egitarau berezia antolatu du Oñatiko Gaztetxeak urtemuga ospatu eta gertakari hura gertutik ezagutzeko.

Iraultzaren urteurrena aitzakia «ederra» deritzote antolatzaileek, «XX. mendeko gertakari garrantzitsuenetariko bati buruz gehiago ikasi, eta bide batez, sistemaren edo gizarte ereduaren eztabaidari heltzeko». Jardunaldi hauetan, ostera, historiaz gainera gaur egungo gaiak zeharka lantzeko aukera ere egongo...

0 comentarios

With Catalonia, Kataluniaren aldeko elkartasun mugimendua sarean

With Catalonia, Kataluniaren aldeko elkartasun mugimendua sarean

WithCatalonia.org Kataluniari babesa eta elkartasuna adierazteko webgunea da. Gaur aurkeztu dute eta Katalunian abiatu duten burujabetza prozesuarekin elkartasuna adierazteko aukera eskaintzen du web orriak. Helbideak munduko mapa interaktibo batetara eramaten gaitu eta bertan aurki daitezke herri katalanari babesa eta elkartasuna erakutsi duten komiteen kopurua eta jatorria. Dagoeneko Europa eta Ipar Ameriketako hainbat elkartek eta erakundek adierazi dute babes hori.

Webgunea zazpi...

últimos posts
últimos comentarios