Tags eguraldia

0 comentarios

Iruñeako txingor zaparradak sareak busti ditu

Hamar minututan lehertu eta 9,8 litro metro kuadroko euri jasa bizi izan zuen atzo Iruñeak. Euriarekin batera kazkabarra jausi zen, suhiltzaileen irteera bat baino gehiago eraginez. Bizilagunek kazkabarraren emaria grabatu eta sareetan partekatu zuten.

0 comentarios

Euria, haizea, elurra... bertatik bertarako testigantza sarean

Euria da protagonista azken orduotan Euskal Herrian eta dezenteko arazoak ari da sortzen batean eta bestean. Gipuzkoan, adibidez, euri jasak Andoain parean Orio ibaiak gain hartzea eragin du eta gauza bera gertatu da Hernani parean Urumearekin. Tolosan Usabal poligonoan ere arazoak izaten ari dira.

Tokian toki, bertatik bertarako testigantza izaten ari da sarea.

últimos posts
últimos comentarios