Tags h28

0 comentarios

Umorearen iturria itxi du H28 aldizkariak

Umorearen iturria itxi du H28 aldizkariak

28. alera iritsita agur esan digu H28 aldizkari satirikoak. Umore eta kritika lagun hartuta bi urte pasatxoz izan dugu bidelagun, 2015ko urtarriletik gaur arte. Charlie Hebdo astekariaren aurkako gertaera latzek bultzatuta sortu zen aldizkaria eta puntual puntual iritsi da sarera hileko 28. egunean. Irria eta kritika zorrotz uztartuz, bazterrak harrotu dituzte argitaratutako aleek.

Aldizkariak urtebete bete zuenean webgune berriarekin ospatu zuen egun handia. Paperera ere salto egitea lortu...

0 comentarios

Joseba Sarrionandia, bake artisauak edo Amancio Ortega, H28ko protagonistak

Joseba Sarrionandia, bake artisauak edo Amancio Ortega, H28ko protagonistak

Hilabeteko 28. egunarekin puntual iritsi zaigu H28 aldizkari saretirikoa. Umorea eta kritika lagun, Korrika eraman dute azalera eta baita Joseba Sarrionandia ere. Bake artisau diren oreinak, Amancio Ortega, Gazte Akelarrea edota Ruper Ordorika hizpide dituzte ale honetan.

Asisko, Aritz Irigoien, Mikel Orbegozo edota Patxi Gallegoren marrazkiak aurki daitezke besteak beste apirileko ale honetan.

Ale osorik ikusteko egin klik behean. Gozatu!

0 comentarios

Ibarretxe izar gisa H28ren otsaileko azalean

Ibarretxe izar gisa H28ren otsaileko azalean

Gure Esku Dagok eta Agirre Lehendakaria Center-ek Donostiako Kursaalen antolatutako hitzaldia darama H28k otsaileko azalera. Bo, Ibarretxek aretoa ‘Zenbat gera’ kantuz jarri zueneko unea zehazki esatearren.

Gainerakoan, Iñaki Urdangarinen zigorra, lurraren antzeko zazpi planeta berriren aurkikuntza, Kakux apaizaren kasua, armagabetzea eta Garoña ere hizpide dituzte ale honetan, besteak beste.

HEMEN DESKARGATU dezakezue azken alea eta gogoratu h28.eusen dituzuela ale...

0 comentarios

2016ri barrez adio esateko, H28 aldizkaria kalean

Inuzente egunarekin iritsi zaigu 2016ko H28 aldizkariaren azken alea. Aldizkari saretirikoak badu Gabon kutsua, baina irria eta kritika zorrotz biltzen ditu 22 orrialdeetan zehar. Osorik ikusteko klikatu HEMEN.

Donostiako kultur hiriburutza, apaizekin harremanetan ipintzeko atera berri de Confesor go aplikazioa edo Urkixo pirataren abenturak aletzen dizkigu, beste hamaika gaien artean, noski.

últimos posts
últimos comentarios