Tags ipareh

0 comentarios

Ezpeletatik Biarritzera, hegan

Loading player...

Getaria, Bidarte eta Ibardineko zeru gainetik bidaiatu eta Ezpeleta eta Biarritz ezagutzeko aukera da honakoa. Euskal Herriaren edertasuna lau haizeetara zabaltzeko asmoz ekoiztu du bideo hau Thibault Peninek.

Larunbatean zintzilikatu zuen Facebookeko bere perfilean eta ordutik 464 aldiz izan da elkarbanatua.

0 comentarios

Niko Etxarten ‘Muga Gainetik’ abestiaren ikuskizun ederrak Facebook ere astindu du

Niko Etxarten ‘Muga Gainetik’ abestiaren ikuskizun eder hau topatu dugu Facebooken. Benoit Sallaberry-k zabaldu zuen pasa den abenduaren 4ean, «Aupa Xiberoa libre, Patxi!» zioen esaldiarekin. Sallaberry bera eta Patxi Inza hendaiarra dira abesten ageri direnak. Ordutik, ia hogei mila bisitaldi eta iruzkin ugari bildu ditu bideoak. Hartu hiru minututxo eta gozatu!

Müga gainetik Euskal Herria
Müga bestaldetik Euskal Herria
Nun da ordin Frantzia ? Nun da...

0 comentarios

«Zerbait nahi dizügü? Egiten dizügü!»

Zuberoako gazteen errealitatea gerturatu nahi izan du Topatu gazte atariak. Azia elkartearengana eta bertako kide den Joana Hoquirengana jo du egiteko horretan. Honela aurkezten dute bideoa:

Zuberoako gazteei lurraldea ezagutarazi eta han hobeki bizitzeko tresnak ematen dizkie Azia elkarteak. Joana Hoqui elkarteko kideak Zuberoako gazteak ontsa bizi direla dio. Kritikan eta marmarka aritu beharrean, eraikitzeko deia egiten du elkarrizketa honetan

0 comentarios

Kolegioetako ikasleak ere batu dira Seaska diruz laguntzeko kanpainara

Ziburu, Kanbo eta Lartzabaleko kolegioetan dauden ikasleek «Euskararen sagartzea» kanpainara batzeko deia egiten dute bideo honetan. Ikasle hauek izango dira gainera, Baionako Bernat Etxepare lizeo berria estreinatuko dutenak. Horretarako baina, hura ekipatzeko behar dituen 300.000 euroak eskuratu behar ditu Seaskak, eta, horretan dabil sagarrondoak saldu eta saldu kanpainarekin.

Ipar Euskal Herrian barna dauden ama ikastoletan hezkuntza bidea asi ostean, Ziburu, Kanbo eta...

0 comentarios

Prefosta elkartea, Zuberoako gazteen topagunea

Zuberoako gazteek badute elkar aurkitzeko topagune bat. Atharratzeko Xaho trinkete-ostatu zaharra da eta Prefosta elkarteko gazteen ekimenez berreskuratu dute. Hamar urtez abandonaturik egindako ezlekua, Zuberoako gazteen topaleku bihurtu dute.

Apirilean ireki zituen ateak eta ordutik hamarnaka dira egindako musika kontzertu, ekitaldi eta gaualdiak. Facebooken duten kontua ematen dute haien ekimen guztien berri.

Topatu atari digitalak gertutik ezagutzeko aukera eman digu.

últimos posts
últimos comentarios