Tags jaiak

0 comentarios

Boulder Txapelketa Herrikoia izango da igandean Donostian

Loading player...

Asteburuan ospatuko dituzte Intxaurrondo-Zaharreko jaiak eta igandean Boulder Txapelketa Herrikoiaren lehen edizioa ospatuko dute.

9.30tan abiatuko dituzte izen-emateak, eta 10.00tatik 14.00tara izango da Txapelketa Herrikoia. 16.00tan aldiz, parte hartzaile guztien artean material zozketa egingo da. Bertan, parapente irteerak, 4 pertsonentzako bungalow asteburua, eskalada materiala eta kamisetak banatuko dira, besteen artean. Arratsaldean, 17.00tan hasi eta 19.00ra txapelketaren finala...

1 comentario

Bola erraldoiaren entzierroa sokamuturraren ordez?

Loading player...

Batean eta bestean animalia bizidunak tarteko diren jaiei bidea estutzen ari zaie hauen eskubideen defentsan diharduten elkarteen ekimenez. Askekintza da horietako bat eta Hernaniko jaietan sokamuturraren ordez bola erraldoiaren entzierroa sustatu dute azken urteotan.

Bideoan atzo goizeko ekitaldia. Ikus daitekeenez, herritar talde bat sokamuturraren ordezko ekimena oztopatzen saiatu zen. Askekintzak «lotsagarria» izan zela salatu du ohar bidez. Atzoko egunez sokamuturraren ordez...

0 comentarios

Donostiako Aste Nagusian Ernesto Gasco Los Manolosekin oholtzan ikusteko sinadura bilketa abiatu dute

Loading player...

Los Manolos, Chenoa, Morat, edo Los Secretos talde eta bakarlariek zapalduko dute Donostiako Aste Nagusiko oholtza garrantzitsuena. Sagueseko agertokian arituko dira, pop espainola jaun eta jabe den 8 eguneko programazioan. Bertatik pasako diren zortzi taldeetatik La Oreja de Van Gogh izango da Donostiako talde bakarra; era berean, Gozategi taldea izanen da euskaraz abestuko duen bakarra.

Alfonso Gurpegui Festetako zinegotziak aurkeztu berri duen programazioak zeresana eman du sare...

0 comentarios

Txitximoreren mezua, Azpeitiko festen atarian

Uztarria.eus bidez

San Inazioak bertan dira eta hasterako Txitximoreren mezua zabaltzen ari da sarean HauJiJijai batzordea.

Hona Txitximoreren mezua: «Oraindik egoera askotan antzeman dezakegu sistema patriarkalaren eragina, gure esku dago betaurreko moreekin begiradak argitzea eta eskularru gorriekin eraso sexistei tinko ematea ezezkoa. Sortu harreman berriak, heteroarauarekin puskatu eta batez ere, elkar errespetatuta ondo pasatu elkarrekin. Sistema patriarkalari egurra!»

0 comentarios

Fandangoaren ostean... Arin-arina! Dantza ikastaro birtuala

Euskal jaiak dituzte berehala Zarautzen eta horiei begira dantza ikastaro birtuala hedatu du herriko Ernaik. Abiapuntuan Fandangoa jarri zuten (ikusi hemen), bigarrenak Arin-arina behar zuen noski! Kalejirarako ikasi beharrik ez duzue, ala?

Ernairen mezua: «Aupa gazte! Badator berriz ere Zarauzko Euskal Jaia. Hamaika urtetako zapalkuntzari aurre egin dio Euskal Herriak, eta horretan dirau oraindik ere. Irailaren 9an, euskal kulturak bilduko du herria aurten ere. Plazara aterako da euskal...

últimos posts
últimos comentarios