Tags kanaldude

0 comentarios

Irria denen esku

Uztaritzeko Latsa elkarteak irri istorio kontalariekin gaualdiak antolatzen ditu. Gazte publikoa hurbilarazi nahian eta era berean, kontalari berriak erakartzeko, honako bideoa egin du Latsa elkarteak, Kanalduderen laguntzaz. Urte amaieran animatzen diren irri kontalari guziekin txapelketa antolatuko dute.

Ondoko egunetan, eskualdeka prestakuntza bat eginen dutela ere iragarri dute. Interesatuak direnak 06 30 53 97 87 telefonora dei dezakete (Dominique).

0 comentarios

‘Bisaiak: jauziaren aurpegiak’ dokumentala

Euskal Herriko gatazka politikoari buruzko memoria kolektiboari ekarpena egin nahian, gatazka politikoaren aktore ziren pertsonai ezberdinen testigantzak bildu nahi izan dituzte. ‘Bisaiak, Jauziaren aurpegiak’ dokumentala da lan horren emaitza.

1980 eta 1990eko hamarkadetan kokatua dago, Euskal Herriko gatazkaren garai odoltsuenean, alegia. Testuinguru horretan nazio askapenerako borroka deitutako gatazkan aktiboki parte hartzea erabaki zuten protagonisten testigantzak jaso ditu...

0 comentarios

Sarako kabalkada prestatzen

100 bat saratarrek parte hartuko dute urriaren 9an herrian lehen aldiz antolatu den kabalkadan. Herriko istorio batzuetan oinarrituta, lau idazlek prestatu dute gidoia, herriko plaza auzitegi bihurtuta. Kanaldudek lehen entsegu orokorrean parte hartu eta aurrerapena ekarri digu. Emanaldi nagusia, urriaren 9an 15.00 aitzin.

0 comentarios

AEK-k Ipar Euskal Herrian izan duen ibilbidea, film batean

'AEK: %100 afektiboa' leloa darabil AEK-k hastear den ikasturte berrirako. Euskara ikasteko modu "afektiboa" eta "efektiboa" eskaintzen dituela nabarmendu nahi izan du matrikulazio kanpaina honetan.

Ipar Euskal Herrian ere abiatu dute matrikulazio kanpaina eta AEKren historia eta eredua aurkezteko film labur bat zabaldu dute Kanalduderen laguntzarekin.

Zein dira AEK-ren historia, metodologiak, motibazioa eta helburuak?  Erantzun bat filma motz huntan Xan Goenaga, Ttipia Lagan, Maider...

últimos posts
últimos comentarios