Tags keinubat

0 comentarios

#Keinubat: Egiako ikur faxistak kanpora

2013ko Ekainaren 22an Egian frankismoaren ikurrak presente genituen oraindik. "Trantsizioa" eman zenetik pasatako urteak asko diren arren, gure artean sinbolo hauen aztarnak ikusgai izan ditugu, eta horrela jarraitzerik onar ezin genuenez "Zero Zabor Eguna" ospatu genuen. Portaletako txapa hauek suntsituz, Egia ezkertiar bat eraikitzeko pauso bat eman dugu, ezertarako balio ez duela esan ezin daitekeelarik.

Gaztetxeak | Kubako iraultza | Herri Harresia | Rosa Parks | Luddismoa | Irlandako...

0 comentarios

#Keinubat: Maiatzak 30eko Greba Orokorra

Ernai - #Keinubat: Gure historia hurbilean zehar, asko dira keinu txiki batek piztutako iraultzak. Borrokak balio ez duela diotenen aurrean, eta greba orokorrak ezer ezin duela aldatu diotenen aurrean, gazteok kalera atera ginen pasa den maiatzaren 30ean, greba deialdiarekin bat eginez. Keinu bat, finean, eraldaketa sozial eta politikoaren bidean.

Gaztetxeak | Kubako iraultza | Herri Harresia | Rosa Parks | Luddismoa | Irlandako preso politikoak | Sexu askapenerako mugimendua

0 comentarios

#Keinubat: Sexu askapenerako mugimendua

Ernai - #KeinuBat - 1969ko ekainaren 28an, poliziak sarekada burutu zuen New Yorkeko Stonewall Inn tabernan zeuden homosexualen kontra. Eraso polizialak erantzun masiboak eragin zituen, eta LGTB mugimenduko eragileak kalera atera ziren, inoiz baino indartsuago. Keinu hori, gertakari hori, sexu askapenerako mugimendu modernoa piztu zuen txinpartzat hartzen da.

Gaztetxeak | Kubako iraultza | Herri Harresia | Rosa Parks | Luddismoa | Irlandako preso politikoak

0 comentarios

#Keinubat: Irlandako preso politikoak

Ernai - #KeinuBat - 1976an Irlandako preso errepublikarrek 'Manten protesta' izenez ezagutzen denari ekin zioten preso politikoen estatusa berreskuratzeko, kartzelako uniformea janzteari uko eginez. Keinu horrek irekitako bidetik piztu zen 1981.urteko gose greba ezaguna, Bobby Sands-ek gidatua eta hamar preso politikoen heriotzarekin amaitu zena. Horren ondorioz, Erresuma Batuko gobernuak atzera egin behar izan zuen, presoek aldarrikatutako neurri gehienak martxan jarriz.

Gaztetxeak | ...

últimos posts
últimos comentarios